
Aurrera doa Aspeko eta Asegarceko launa bikotek osaturiko pilotari gazteak jokatzen ari diren bigarren mailako eskuz binakako BBK Saria. Ostiralean Antzuolako frontoian jokatutako norgehiagokan Aspe enpresako Aritz Lasak eta Asier Arrutik 22-10 emaitzarekin hartu zituzten mendean Asegarceko Mikel Belloso eta Iñaki Eskudero.
Parekatua hasi zuten norgehiagoka bi bikoteek, baina gipuzkoarrek 5-4tik 11-4ra ihes egitea lortu zuten eta Asegarcekoek ezin izan zioten markagailuari buelta eman. Mikel Bellosok, aurrean, akats dezente egin zituen.
Txapelketako bigarren garaipena eskuratu zuten Lasak eta Arrutik ostiralean. Esan zutenez, emaitzak nahi bezain onak ez izan arren, gero eta erosoago dago bikotea kantxan eta guztia ematen jarraitzeko asmoa agertu dute.
Hiru partidaren faltan
Zortzi bikotek dihardute bigarren mailako eskuz binakako txapelketa honetan eta lauk bakarrik lortuko dute finalerdietarako txartela. Hiru aste barru amaituko da sailkapen ligaxka. Txapelketa honetan faboritoak Mendizabal-Ibai Zabala eta Berasaluze IX.a-Urberuaga dira.
Aritz Lasari elkarrizketa digitala egin diote Goierriko Hitzan. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.