
ELA sindikatuak, krisiaren eraginezeskualdeko enpresek bizi duten egoeraren gaineko hausnarketa egin du.Hausnarketa horren ondorioak azaldu ditu gaur eguerdian prentsaaurrean. Azken 15 urteetan enpresa eta banketxe publiko zeinpribatuak diru irabazi handiak izan dituzten bitartean langileenegoerak okerrera egin duela salatu du eguerdian ELAk.
Ekaitz Oianguren, ELA-Goierriko enpresatxiki eta ertainetako arduradunak esan duenez, krisia kapitalismoarenbeste urrats bat da. Ez da bidezkoa hortaz, enpresek eta banketxeekeragindako krisiaren ondorioak langileek bakarrik nozitzeasindikatuaren iritziz.
Urola Garaian ere krisia
Poliki-poliki Urola Garaira ere iritsida krisia. ELAtik esan dutenez eskualdeko hainbat enpresetan enpleguerregulazio espedienteak ezarri dira eta enpresa txiki batzuk ere (ezdira asko momentuz) ateak itxi behar izan dituzte. Egoera ekonomikoaazken batean ez da ona eta kasu hauetan aurreikuspenak egitea zailaden arren, Oianguren ez da batere baikorra datozen hilabeteei begira.
‘Aberastasuna banatu’
Egungo egoera salatzeko helburuarekinberaz, ‘Aberastasuna banatu’ lelopean kanpaina jarriko du martxanELAk eskualdean. Mobilizazioak iragarri dituzte enpresetan etakalean.
Enpresetan atal sindikalarekin lanegingo dute. Hasiak dira dagoeneko enpresa ezberdinetako arduradunsindikalekin biltzen. Zumarragan egin zuten bileran 25 lagun bilduziren pasa den astean. Enpresaz-enpresa euren aldarriak zabaltzekoasmoa agertu du ELAk.
Kaleetan ere langileen presentziabermatzea da kanpaina honen beste helburuetako bat. Hala, aldizkariaketa panfletoak banatuko dituzte herritarren artean. Gainera eskualdemailako manifestazioak ere iragarri dituzte.