
Dena den, zine errealizazioa ikasizuen. Ondoren, teknikoekin komunikatzen bai, baina aktoreei nola hitzegin ez zekiela konturatu zen. Hori dela eta, antzerki eskola bateanhasi zen. Ordutik, antzerki (‘Nacidos culpables’ edo ‘Laratonera’) eta telebista (‘Bi eta bat’ edo ‘Balbemendi’)ekoizpen garrantzitsuetan parte hartu du. Egun Sorian bizi da.
Urretxuarra zara.
Hala da. Amama Agustinaren etxean jaionintzen, Iparragirre kalean. Gero frontoiko plazara, GernikakoArbolara, joan ginen eta horkoak dira nire lehen oroitzapenak.Ondoren, Iparragirre kalera joan ginen: egun gurasoak bizi direnetxera. Urretxun jaio eta Urretxun eman nuen haurtzaro osoa, nahizeta Hermanotara joaten nintzen ikastera eta amamaren etxera joatekoere Zumarragara pasatzen ginen.
Gurasoak ere bertakoak al dira?
Ama bergararra da, baina gerra garaianhona etorri ziren: aurrena Ezkiora eta gero Zumarragara. Amamakbertan jarri zuen jostundegia. Aita, berriz, Aizpurutxoko Asketabaserrian jaio zen. Ni naiz kalean jaio den lehenengoa.
Zertan lan egiten zuten gurasoek?
Gazte denboran amak Orbegozon lan eginzuen: matxinadora zen. Aita, berriz, soldatzailea zen. Gazte denboranmakinak egiten jardun zen Eibarren. Etxean hango euskararen kutsuaere badugu. Gure euskara nahiko eklektikoa da: Bergarakoa, Eibarkoa,hemengoa…
Non gehiago lan egin zuen aitak?
Enpresa bat ireki zuen beste bazkidebatzuekin. Langilea eta nagusia izan zen: lan bikoitza. Tailerrerajoaten nintzenean buzoa jantzita ikusten nuen, baina bidaiatzea eretokatu zitzaion.
Zer esango zenuke zure gurasoez?
Eskerrak ematea besterik ez dago. Hiruseme garela kontuan izanda, nahikoa egin dute. Horrek bere alde onaere izan du. Beste etxe batzuetan alabek egiten zituzten lanak, gukegin behar genituen. Ez zegoen lan sexistarik. Horri esker, badakiguetxeko lanak egiten.
Eta anaiei buruz, zer esango zenuke?
Gustura ibiltzen naiz beraiekin, bai nihona etortzen naizenean eta baita eurak Soriara joaten direnean ere.Sekula ez dugu harreman txarrik izan. Anaiak oso langileak dira.Artistak.
Denok zarete artista samarrak.
Gauzak ondo egiten dituena ere artistaizango da… Hiztegiak zerbait egiten maisua dena artista dela dio.Alde horretatik, eskuak oso inportanteak izan dira guretzat. Eskuekinegiten diren gauzak estimatzen ditugu. Egia esan, sekula ez nuenpentsatuko antzerkia egingo nuenik.
Ikasle ona zinen, ala?
Txarra ez, baina ona ere ez. Hemengoikasketak bukatu nituenean, Bartzelonara joan nintzen zinea ikastera.Argi neukan metalaren munduan ez nuela lan egin nahi, baina aitakhori nahi zuen. Iskanbilak izan genituen, baina ahaztu dugu. Nirebizimodua onartu du. Ez nuen zinea aukeratu kontra egiteagatik,gustatzen zitzaidalako baizik. Aitak ingeniari bat nahi zuen beretailerrerako, baina nik ez nuen ingeniari izan nahi. Nahi ez dutenlanean ari direnak oso gaizki bizi dira. Hori tristea da.
Zer moduz Bartzelonan?
Hiru urte eman nituen bertan.Urretxutik Bartzelonara salto handia dago, baina katalanen arteanetxean bezala sentitu nintzen ia. Gainera, garai hartako Bartzelonaez zen egungoa.
Zer egin zenuen ikasketak bukatuondoren?
Hona etorri nintzen, baina hemen ezzegoen zine industriarik. Teknikoei zer egin eskatzeko hizkuntzabanuela, baina aktoreekin hitz egiten ez nekiela konturatu nintzen.Antzerti izeneko eskola sortu zuten eta izena eman nuen kamerarenbeste aldean zer gertatzen den jakiteko. Mundu zoragarria deskubritunuen.
Aktore lanaz egiteaz gain,errealizazioan ere aritu zara.
Zinea ekoiztu ere egin dut. JoaquinJordaren ‘El encargo del cazador’ ekoiztu nuen eta oso harronago, oso pelikula polita baita.
Nolatan hasi zinen ekoizpen lanean?
Lehen laburmetraia egin genuenean,Madrilera joan nintzen eta ea baimenak eskatu nituen galdetu zidaten.Ez nekien baimenak eskatu behar zirenik… Orduan deskubritu nuenekoizpen prozesua. Egun antzerkia ekoizten dut eta lan polita da.Sukaldariarentzat behar duen guztia lortzea bezala da. Ekoizleakprozesu osoa ikusten du eta horrek ere sormena eskatzen. Hor ereartistak eta artistak ez direnak izango dira. Laburmetraia batzuk ereekoiztu ditut.
Laburmetraiez ari zarela, zukzuzendutako bat Goya sarietarako hautatu zuten.
Orduan ere Juanma Bajo Ulloak kenduzigun saria! Berak kaltetutakoen taldea sortu genuen. Lagunak ginen,baina sari guztiak irabazi zituen ‘El reino de Víctor’lanarekin. Laburmetraiei Goya saria ematen zitzaien lehen aldia zeneta nire lana hautatua izatea oso pozgarria izan zen.
Irabazi izan bazenu zure bizitza aldatuegingo zela pentsatu al duzu inoiz?
Nork daki? Litekeena da. Dena den, gurelaburmetraiak oso ikusiak izan dira eta hainbat sari irabazi ditugu.Antzerkia, zinea eta telebista egin dut. Aukera edukita, antzerkianahiago dut.
Luzemetraia bat zuzentzeko gogoarekinez zara gelditu, beraz.
Fikzioa geroz eta gutxiago jasaten dut,gainera. Guk egin genuen pelikula ere dokumentala da, baina istoriobat kontatzen du. Hori da niri gustatzen zaidan zinea: benetakoistorioa kontatzen duena. Hala, zinea ez nuen penaz utzi. Gusturautzi nuen zoro mundu hori. “Nahikoa da!”, esan nuen. “Goizegijaiki behar da eta hotza pasatzen da”. Gainera, ordu pila batematen dituzte lanean. Bestalde, zinea oso garestia da. Antzerkiamerkeagoa eta xeheagoa da: moralagoa iruditzen zait. Horretaz gain,antzerkia zuzenean egiten da. Gaur egungo munduglobalizatu-teknokrata-sofistikatu honetan, tipo bat zuretzat hitzeta izerdi egiten ari da. Munduko gauzarik arkaikoena da,historia-aurrekoa, eta sateliteen mundu honetan sekulako balioa du.Bi hizketan. Hori gizon-emakumeok egin dugun gauzarik garrantzitsuenada. Sua baino gehiago.
Zer nahiago duzu, antzerkia ekoiztu alaantzeztu?
Orain argiekin ere aritzen naiz etahori ere oso polita da. Ez pentsa eskenatoki batera igotzea etatxaloak entzutea bereziki gustatzen zaidanik. Txaloak Orbegozokotutuaren parekoak dira. Ez zait iruditzen niri egiten didateniktxalo, bukatu delako baizik. Bestalde, eskenatokia antzerkia ikustekotokirik onena da. Butakan aspertu egiten naiz askotan.
Ez dituzu antzezlan asko ikusi, beraz.
Ni umea nintzenean, ez zegoenantzokirik. Egungo umeek antzokia dute, antzerkia egiten duteeskolan… Guk ez genuen antzerkirik ikusi.
Zinea ikusiko zenuen, ordea. Bestela,nolatan erabaki zenuen zinea ikastea?
La Sallen, Zumarragako parrokia atzean…ematen zuten zinea. Liluratu egiten ninduen. Denetik ikusten genuen:Marisolenak, Fu-Manchurenak, bakeroenak… Zine artistikorik ezgenuen ikusten.
Aurrerago denetik ikusiko zenuen… Zerzine mota atsegin duzu?
Abenturazko pelikula on askoak daudeeta txarrak ere bai. Dramarekin, komediarekin… berbera gertatzenda. Ez zait zine bat gehiago gustatzen. Pelikula onak gustatzenzaizkit. Zine mutuak txunditu egiten nau oraindik. Zenbat eta zenbatgauza dauden hor sartuta! El gordo y el flaco, Charlot, Mourneau,Dreyer, Tarkovsky, Lubitch, Berlanga, Azcona, Bresson… eregustatzen zaizkit. Baina, Hungarian egiten al da zinea? Polonian?Marokon? India ekoizle handiena da, baina ez ditugu hango filmeakikusten. Zer gertatzen da? Ez al zaizkigu gustatzen? Nork ez duIndiako filmeak ikusten uzten?
Aktore lanak zer du ona eta zer txarra?
Txarra? Telefonoak noiz joko zain egonbeharra. Ez dakigu bihar zer tokatuko zaigun. Norbaitek hori ona delaesan dezake, baina beti ez dugun hori nahi izaten dugu… Pobre biziizaten jakin behar da. Batzuetan jatetxe on batera joan gaitezke etabesteetan azelgak jan behar ditugu. Dena den, egun denok berdintsugaude: betiko lanaren kontua bukatu da dagoeneko. Aktore lanak zerduen ona? Abiapuntua da. Sofoclesen Antigona egin genuen eta horihartu nuen aitzakia bezala inguruan dagoena ikusteko, garai hartansartzeko…
Egin dituzun lan guztietatik, zeintzukhautatuko zenituzke?
Antzerkian Antigona, zalantzarik gabe.Obra horrek 2.400 urte ditu. Musika garaikidearekin antzeztu genueneta nahasketa oso indartsua izan zen. Gainera, gaiak gaurkotasunaizaten jarraitzen du. Ez zegoen ezer idatzita eta greziarrek denaidatzi zuten. Gatazka guztiak idatzi zituzten. Ondorengoek gauza berabeste era batera idaztea besterik ez dute izan.
Telebistari dagokionez, zer lanaukeratuko zenuke?
Izan zuen arrakastagatik, Bi eta bat.Garai hartan zaletu nintzen Gaztelekura joatera. Etxean jartzenzutenean oso urduri jartzen nintzen eta kalera joaten nintzen. Gaueko10etan nora joango zara? Taberna batera… Baina taberna guztietan Bieta bat jartzen zuten! “Ez al da egongo telebistarik ez duentabernarik?” Gaztelekua topatu nuen. Telesail hartako gidoiak osoondo eginda zeuden eta elkarrizketak txispeanteak ziren. Dena den,gaur egun ikusiko bagenu, auskalo zer pentsatuko genukeen!
Lan mundutik kanpo, zer zaletasundituzu?
Literatura, pintura, perretxiko bilajoatea, erreka bazterretan karramarro bila ibiltzea, mendianibiltzea, lagunekin tabernetan egotea, bazkariak egitea… Osasuntsujaten dugu, gainera. Baratzea dugu eta bertan lan egitea gustatzenzait. Oso bizimodu sinplea dugu.
Soria Bartzelona baino nahiago duzu.
Orain bai. Lanak aginduta mugitzen naizalde batetik bestera. Lana ateratzen zaidan tokira joan beharra dut.Dena den, denboraldi batean gurasoei laguntzen egon nintzen eta osopolita izan zen berriro beraiekin eta anaiekin egotea.
Nola ikusten duzu herria?
Ez da nire Urretxu. Behin, Madrilgojatetxe batean, Urretxuar batekin topo egin genuen. 60 urtetik gorazituen eta ozpina saltzen zuen. Ematen nizkion erreferentziarikzaharrenak ez zituen ezagutzen eta haserre joan zen. Ozpina saltzenzuen… Bere Urretxu ez zen nire Urretxu. Egun niri berbera gertatzenzait. Nire Urretxuko ezer gutxi gelditzen da. Oraingoa nire ilobenUrretxu da.
Toki askotan bizi izan zara. Aukeran,non geldituko zinateke?
Nire ogibidean galdera ez da nora,baizik eta zertara. Kanpamentu basea behar dut, alde batetik besterajoan beharra baitut. Orain Sorian dut kanpamentua.
Horrenbeste bidaiatzea ez da gozoaizango.
Egungo bidaiak eta garai batekoakezberdinak dira. Lehen ordu asko ematen genituen errepidean, pentsiokaxkarretara joaten ginen, ogitarteko ziztrinak jaten genituen…Orain hotel onetara joaten gara eta lasai gainera. Egun batean ezindela heldu? Ba bitan joango gara. Garestiago dela? Zaharragoak gara.Toki txarretan lo egiteko eta bide bazterretan jateko garaia joan da.
Zer moduz Sorian?
Toki ederra da. Oso gustura nago han.Zabaltasuna eta klima lehorra ditu. Hotza egiten duenean, bufandajantzi eta kito! Hemengo hotza ez dago gainetik kentzerik. BestaldeBegoñak, emazteak, Soriako institutu batean lan egin zuen.Antzerkia eskola guztietan irakatsi beharko lukete. Izan ere, arloasko hartzen ditu: eszenografia, argia, jantzia, arkitektura,literatura, interpretazioa… Gainera, ez da sexista. Neskek etamutilek euren tokia dute. Denon artean gauza bat egiten dugu.Irakasleek eurek, antzerkia egiten zutenen eta ez zutenen arteansekulako aldea zegoela zioten. Ez zuten espero euren eskoletan gaizkizebilen jendea Shakespeare errezitatzeko gai izatea. Horrek zer edozer gaizki egiten ari zirela pentsarazten zien. Bestalde, antzerkiakhitz egiten irakasten du.
Bukatzeko, non ikusten duzu zeure buruaepe luzera?
Erretiratuta ikusten al nauzu? Norkegin behar du aitonarena? Testuak ikastea gero eta zailagoa izangoda, baina niri lan hau gustatu egiten zait. Aktoreak ez diraerretiratzen, Alfredo Landa da salbuespena.