Asteburuan Zumarragako goiko auzoetako jaiak ospatu dira. Jaiak duela 10 bat urtez ospatu ziren azkenezkoz eta 20 bat bizilagunek, gehienak 18 eta 25 urte bitarteko gazteak, berreskuratu egin dituzte. Ostalariekin, El Salvador gizarte zentroarekin, La Amistad elkartearekin eta Zumarragako Udalarekin elkarlanean lortu dute helburua. Horra hor argazki batzuk.

