
Hainbat dira dagoeneko, datorrenasteari begira antolatu dituzten ekintzak. Aikur erlategi museora bibisita egingo dituzte, martxoaren 2an eta 4an. Bisitak arratsaldekolauretan izango dira. Mairiko bazkideek Ordiziako Delikatuz elikaduramuseora ere bisita egingo dute, eta askaria egingo dute han.
Hitzaldiak:
- Menopausiaren garaian emakumeak jasandezakeen eraldaketa izango dute hizpide martxoaren 5ean. JoneArrospidek eskainiko du hitzaldia, eta eraldaketaz eta berpizkundeazhitz egingo du.
- Bigarren hitzaldiari dagokionez,emakumeak isiltzen direnean zertan pentsatzen duten gaiari heldukodio Yolanda Cerverok. Hitzaldia martxoaren 6an izango da, etaaurrekoa bezala Urretxuko kultur etxean izango da.
Irri-Makilaren antzerkia
Irri-Makila jubilatuen antzerki taldeak Labeaga aretokooholtzan antzezlan laburren sorta bat antzeztuko du, Mairikantolatutako ikuskizuna osatzeko. Goizalde abesbatzak ereikuskizunean parte hartuko duela aurreratu dute Mairiko kideek. Mezabatekin eta ohiko afariarekin amaituko dituzte asteko ekitaldiak.