
Aurrera doa, Ostadar Mendi Taldeak2009rako antolatu duen mendi ibilaldien egitaraua. Igande honetanBizkaiko Hego Uribera egingo dute irteera, hango mendiak eta parajeakezagutzeko asmoz.
- Ibilbidea: Usansolotik (150 m) irtenda, eta Upo (547 m) eta Mandoia (637 m) mendiak igo eta gero, Elizalde (Zeberio) (125m)ra jaitsi.
Nahiz eta mendi baxuak izan, kostaletikhain gertu egonda, osatu beharreko ibilbideak bista zabalakeskaintzen ditu. Zailtasunik gabekoa da ibilbidea eta 5h 30′-tan betedaitekeena. Antolatzaileek esan dutenez ia edonork egin dezakeenaerraztasun osoz.
Izen ematea
Ibilaldian parte hartu nahi duenak,aldez aurretik izena eman beharko du Ostadar Mendi Taldearen egoitzan-Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean, 2. solairuan- ostegunean etaostiralean arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara. 943723385 telefonozenbakian edo ostadar@ostadar.org helbide elektronikoan mezu batutzita.
Ibilbideari buruzko informazio gehiago,Ostadarren webgunean duzue.
Irteerari buruzko datuak:
- Irteera eguna: martxoak 8 (igandea).
- Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
- Iraupena: 5 ordu t’erdi.
- Tokia: Zumarragako eliza.