
Nori Ushijima artista japoniarrarenlanak ikusgai izango dira bihartik aurrera Urretxuko Juan de Lizarazuaretoan. Urretxuko Udaleko Kultura sailak arte ederren munduan puntandabiltzan izenak eta lanak ekartzeko konpromisoa jakinarazi zuen urtehasieran. Zentzu horretan aurrerapauso bat eman nahi izan duerakusketen programazioan. Ushijimarena, asmo horrekin egingo denbigarren erakusketa da. Aurretik Keixeta, artista arroarraren lanakikusgai izan baitira Juan de Lizarazun.
Nori Ushijima
Nori Ushijima japoniarraren etamargoaren arteko harremana, artistak bost urte besterik ez zituelahasi zen. Tokioko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu eta gerourteak eman zituen Milanen. Bertan grabatu eta zahar-berritzenespezialdu zen.1991an Donostiara etorri zen. Orduan ekin zion tamainahandiko muralak margotzeari.