
Appalur, Fevaas eta Cepyp aurretikerretiratutakoen eta pentsiodunen elkarteetako ordezkariek agerraldiaeskaini dute gaur eguerdian Urretxun, jasaten duten egoera salatzeko.Hiru dira gaurko prentsaurrekoan egin dituzten aldarrikapenak.
Pentsioen %100a
Batetik, nahitaez aurrez jubilatutakopertsonek pentsioen %100a jasotzeko duten eskubidea aldarrikatu dute.Hogeita hamabost urtetik gora gizarte-segurantzari kotizatu eta gero,ez da bidezkoa, diotenez, behin 65 urte beteta pentsioen %60, 65 edo70a soilik jasotzea. 2006ko otsailean Kongresuko 310 diputatukpentsiodunek jasaten duten egoera bidegabea zela onartu eta gero, berau konpontzekokonpromisoa hartu zutela gogorarazi dute. Baita, ordutik hona eurenegoerak berdin jarraitzen duela salatu ere.
Ordezkaritza izateko eskubidea
Euren eskubideak defendatzeko,ordezkariak izateko duten eskubideaz ere hitz egin dute gaurkoprentsaurrekoan. Jubilatu guztiei hainbeste eragiten dieten neurriekonomikoak erabakitzen diren foroetan ordezkaritza izatea eskatudute.
Alargunentzat %70a
Amaitzeko, aspalditik egiten dihardutenmoduan, alargunek pentsioen %70a jasotzeko duten eskubideaz aritudira. Argitu dutenez, Euskal Herrian 135.000 alargun daude, guztiek635 euro jasotzen dituzte hilabetean bataz beste. Kopuru haubidegabea dela diote eta gutxienez alargunen pentsioak %70era igotzeaeskatu dute.
Mobilizazioak hilaren 26an
Bide batez, pentsiodunei, aurretiazjubilatutakoei eta alargunei hilaren 26an egingo direnmobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete. Gasteizen, Bilbon etaDonostian ordu erdiko elkarretaratzeak egingo dituzte goizeko11:00etan hasita.