
Larunbatean eta igandean Zumarragako Zelai Arizti parkean aritu da Dizebi graffitigile beasaindarra. Bere egin beharra, Zumarragako Udalak hala eskatuta, lur-azpiko parkinerako sarrerak apaintzea. Asteburu honetan hasitakoa datorrenean amaituko du Dizebik. Zelai Arizti haur ugari ibiltzen den cunea izanik bi haurren marrazkiak egingo ditu graffitigileak.
Dizebi, 1998an hasi zen graffitiaren munduan sakontzen. Dioenez, margotzea txikitatik gustoko izan duen arren, margoaz dakien guztia, kalean eta graffitiari esker ikasi du. Egun, bere graffitiak arte lan bezala ikusten dira leku askotan. Hemendik aurrera, baita Zumarragan ere.