
Larunbatean jokatu zen Aldirin aurtengotxapelketako bosgarren eta azken kanporaketa. Txalo, oihu, barrealgara eta bertso txukun asko izan ziren bertan. Ga2ri2 taldea izanzen azken kanporaketan finen ibili zena eta bertsolari onenarentitulua Ainhoa Urretabizkaiak eraman zuen.
Dena den, kantatu zuten hiru taldeek ezzuten markagailu orokorrean aldaketarik eragin. Honenbestez,Mihiluzeak (Jokin Murua, Endika Igartzabal, Oier Oiarbide), Oilarrak(Gorka eta Asier Sasieta, Gorka Azkarate) eta BEK (Gorka Quevedo,Joseba Villarreal, Gorka Ojanguren) taldeak izango dira martxoaren27an Gaztelekuko finalean, txapela helburu, kantatuko dutenak.
Herriko bertsolari txapelketakolaugarren kanporaketa jokatu zen ostiralean Motz tabernan. Saiobikaina bizi zen: bizia, umoretsua, beroa… Bertsolariak maila osoonean aritu ziren eta ale onak oparitu zizkieten entzuleei.Ojanguren, Quevedo eta Villarrealek osaturiko BEK-Bertsolaritza EreKrisian taldeak batu zuen puntu gehien. Saioko bertsolaririk onenaItziar Pildain izan zen ikusleen iritzian.
Txapelketako 15 taldeek kantatu ostean, beraz, sailkapen orokorra honela geratu da:
1 – Mihiluzeak (Jokin Murua, Endika Igartzabal, Oier Oiarbide): 185.75
2 – Oilarrak (Gorka eta Asier Sasieta, Gorka Azkarate): 182.25
3 – BEK (Ojan, Quevedo, Villarreal): 181
4 – Bi eta bat (Manex Mantxola, Ginz, Atxun): 179
5 – Betigu (Edurne, Ane, Amaia): 174
6 – Sociatak (Pildain, Pitillo, Aitor Otegi): 173.75
7 – Beteranoak (Iker Otegi, Joseba Segurola, Juanjo Aranburu): 173.5
8 – Trikitilariak (Lutxurdio, Larrañaga, Zabaleta): 173.5
9 – Etamok (Iriondo, Segundo, Julenagi): 173.0
10 – Akolitoak (Kaxero, Pitu, Mikel Aranburu): 172.75
11 – Oketaberria (Eneko Iriondo, Sotil, Azpeitia): 172.75
12 – Ga2ri2 (Beñat eta Gorka Maiz, Mikel Asurabarrena): 169.25
13 – Gizon Probalariak (Iturbe, Jaka, Aiastui): 168.5
14 – Lasatarrak (Antton, Uxue, Eli Lasa): 168
15 – Galaktikoak (Auzmendi, Sora, Ainhoa): 165.75
Gogoratu lehen hiru taldeek kantatukodutela martxoaren 27ko Gaztelekuko finaleano. Zorte on guztiei etaonenak irabazi dezala.