
Erein argitaletxeak bi urtez behinbanatzen du Erein saria. Joseba Gabilondo idazle, irakasle etaliteratur kritikariak irabazi du aurtengoa ‘Apokalipsia guztioierakutsia’ ipuin bildumarekin.
Gabilondo irakaslea da MichigangoEstatu Unibertsitatean (AEB), eta ezin izan zuen azaldu atzoDonostiako udaletxean egin zen sari banaketara. 12.000 euro etaartelan bat jasoko ditu Gabilondok, eta ipuin bilduma horiargitaratuko dio Ereinek apirilaren 23rako, Liburuaren NazioartekoEgunerako.
Joseba Gabilondo Urretxun jaio zen1963an. Aitak Orbegozo enpresan lan egiten zuen eta Lezon bestelantegi bat ireki zuenean Errenteriara joan zen bizitzera familiaosoa: gurasoak, Joseba eta bere arreba Marisa.