
Urola kirol elkarteko lehendakaritzatikjakinarazi dutenez Iñaki Mendiluze Txugi zena gogoratzekofutbol txapelketa apirilaren 9an, Ostegun Santu egunean, jokatuko daZumarragako Argixao zelaian.
Urolako jokalari izan zenMendiluzeri eskainitako omenaldia da, aurtengoa hamalaugarrena.Alebin mailakoek jokatuko dute torneoa, 1997an jaiotako gaztetxoek.Futbol-8 eran ariko dira, zelaiko zazpi jokalarik eta atezainakosatutako taldeekin.
Gipuzkoatik Reala, Eibar, Tolosa,Zarautz eta Urola kirol elkarteko taldeak izango dira. BizkaitikAthletic eta Danok Bat etorriko dira. Eta Iruñetik Osasuna.Guztira zortzi talde. Bi multzotan banatuko dituzte partaideak.Sailkatze fasea 09:30ean hasiko da, eta finala 13:30 inguruanjokatuko da.