
Biktimak gizaki hutsak dira,hezur-haragizko eta sentimenduzko pertsonak, egundoko tortura pairatubehar dutenak: hilketaren zauri mortala, alargunen eta umezurtzenetsipena eta bakardadea, harremanen haustura, jendearen indiferentziakrudela, kikilduon koldarkeria, gorroto zaharkituaren pozoia…Desolazioa nagusitzen den neurrian, agerian gelditzen da biktimenerrugabetasuna, baita kartzelan usteltzen den presoarena edo amarenaere. Liburuan zehar mamu bat bezala altxatzen da bortxakeriakzabaltzen duen tragedia: deshumanizazioa eta doilorkeria, porrota etazentzugabekeria, hondamen pertsonalak eta galbide kolektiboa. Liburuausarta, gure alderdirik ilunena argitzen duena.
Pello Biain