Kultur Aterkiak herriko sortzaileen lanak bi herrietako kaleetan ikusgai jarri ditu, kalea «artearen, elkarrizketaren eta harreman sozialen bidez partekatutako espazio» bihurtzeko.
Ane Miren Ormazabal, Eider Gorrotxategi, Javi Alonso, Josu Maroto, Julen Etxezarreta, Oier Fernandez, Koldo Cadierno, Laura Garziandia, Marta Lopez de Gauna, Nerea Murillo, Argi eta Oihana Merino, Ramon Sanchez, Saioa Arin, Unai de Miguel, Ibei eta Txarli Lorenzoren lanak bihar (larunbata) iluntzera arte izango dira ikusgai.
Bihar, 19:30ean, kalejira egingo dute artelanak jasotzeko. Ondoren, 20:30ean, luntxa egingo dute gaztetxean. Amaitzeko, 22:30ean Pettik kontzertua egingo du toki berean.
