Egun, sendatze prozesuan lagungarri diren teknika anitz ditugu eskuragarri. Oraingo honetan gemoterapia izeneko teknika harrigarriari buruz idaztea erabaki dut.
Osatze teknika gisa definitzen da. Zenbait kristal eta harri bitxien (topazioa eta amatista, besteak beste) bibrazio energetikoa erabiltzean datza. Helburu nagusia defentsa sistema indartzea da. Honetarako energia fluxu zuzena berrezartzen da. Profesionalek bi teknikekin egiten dute lan. Zenbaitek harri bitxia esku batean hartu eta beste eskua osatu behar den gorputz atalean ezartzen dute. Beste batzuek, aldiz, harria mindutako gunean edo gorputzeko zazpi chakren gainean ezartzen dute. Chakra gune bakoitzak edo bizkar hezurreko zirkulazio gune zehatzak kolore bat du bereganatua. Hortaz, terapia honetan argi mota zehatz bat modulatzen duen harria aukeratzen da gaitza osatzeko. Honela, desoreka zuzendu eta armonizatu egiten da. Liburu interesgarriak: ‘Cristaloterapia, cómo curarse con los cristales’ (Tabish Griziotti, Vecchi argitaletxea) eta ‘El gran libro de los cristales’ (Giuditta Dembech, Obelisco argitaletxea).
Ohiane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide