
Irati Perez eta Begoña Santillana
|
Zer edo zer entzun dugu intsumisoen mugimenduaz. Oso gutxi. Izan ere, 17 urte besterik ez ditugu. Hala ere, ondo iruditzen zait soldadutzaren aurka borrokatzea. Egia esan, armadek gerrak pizteko besterik ez dute balio.
|
Aritz Dionisio
|
Soldadutzara joateko mugan izan nintzen. Luzapenak eskatu behar izan nituen. Intsumiso izan nahi nuela gogoratzen dut, baina horretarako aukera izan aurretik soldadutza kendu zuten. Erabat ados nengoen intsumisoen mugimenduarekin. Armadak? Laguntza humanitarioa bakarrik jorratu beharko lukete.
|
Francisco Javier Janeiro
|
1988an tokatu zitzaidan soldadutza egitea. Pentsa zenbat denbora pasatu den! Intsumisioa primeran gogoratzen dut. Ni soldadutzara joan nintzen garaian azaldu ziren lehen intsumisoak. Oso ausartak izan ziren, lehenengoak kartzelaratu egin baitzituzten. Soldadutza eta armada, nahi dituenarentzat.
|
Mariluz Parra
|
Oso gutxi gogoratzen dut. Izan ere, familian eta lagunartean ez nuen garai hartan soldadutza egin behar zuen inor. Dena den, soldadutzaren eta armaden aurka nago. Gerrak pizteko bakarrik balio dutela uste dut.
|