Jon Azpiazu zumarragarra Urolako triatloi talde berriaren kirolari finenetakoa da. Gazte honek La Sallen ikasi zuen eta gero mantentze modulua egin zuen UGLEn.
Egun Indar enpresan lan egiten du. Umetatik da kirol zalea. Urolan futbolean jokatu zuen, Goierrikoekin saskibaloian, jubenil eta afizionatu mailako txirrindulari lasterketetan parte hartu zuen… Egun duatloi eta triatloi probetan parte hartzen du Urolarekin. “Bakarkako kirolak dira eta talde giroa faltan botatzen nuen. Taldea sortu denetik elkarrekin gabiltza eta eskertzekoa da”.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Sukaldaria. Sukaldaritza atsegin dut eta, ahal dudanean, etxekoentzat prestatzen ditut jatorduak.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Kirola egitea eta ikustea eta lagunekin egotea.
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga eta Urretxu. Bertan gaudenean ez gara konturatzen batean edo bestean gauden.
Gustuko kirola?
Txirrindularitza, betidanik, baina denbora asko eskatzen du.
Gustuko txirrindularia?
Indurain, noski. Bere garaiko bideo asko ditut. Berari buruzko dena grabatzen eta erosten nuen.
Gustuko mendatea?
Beizama. Eitza, berriz, gure amesgaiztoa izan da beti: etxera bueltan igo behar da eta ordurako nekatuta gaude. Eskerrak Atagoiti asfaltatu zuten…
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
Egindako azken oparia?
Anaiari oparitutako eskubaloian jokatzeko zapatilak.
Eta jasotakoa?
Mendiko zapatilak.
Data bat?
Urtero, garaia heltzen denean, Giroa, Tourra eta Munduko Txapelketa noiz hasten diren begiratzen dut.
Neska eta mutil izen bana?
Maria eta Xabier.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Etxean DV hartzen dute. Bestalde, Interneten Gara, Noticias de Gipuzkoa eta kirol egunkariak ere irakurtzen ditut.
Gustuko telebista saioa?
Desafio extremo eta kirol saioak. Arguiñanorena ere asko gustazen zait. Errezetei baino gehiago, berak esaten dituen gauzei erreparatzen diet.
Bereziki gorroto duzuna?
Arratsaldean botatzen dituzten telenobelak.
Liburu bat?
Azkenaldian ez dut asko irakurtzen, baina Forrest Gump asko gustatu zitzaidan.
Abesti bat?
AC/DC taldearen edozein.
Pelikula bat?
Una historia verdadera. Pelikula motela da eta akziodunak nahiago ditut, baina hau laupabost aldiz ikusi dut.
Soinu bat?
Armonikarena.
Usain bat?
Atarietan sartzen naizenean, sukaldeetako janari usaina usaintzea atsegin dut.
Janari bat?
Lentejak eta jogurtak.
Ura ala…
Coronita garagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.