
Bi pintura erakusketa inauguratuko dirabihar. Biak arratsaldeko 19:00etan. Bata Zumarragako Zelai Ariztin.Eta bestea Urretxuko Juan de Lizarazun.
Jose Mari Aleman artista urretxuarrarenlanak biltzen dituen erakusketa zabalduko dute Zelai Arizti aretoan.Bere koadroak eta margo bakoitzari buruzko testu laburrakzintzilikatuko ditu. ‘El paseante rutinario’ izenburupean bildudituen lanetan paisaiak irudikatu ditu Alemanek. Guztietan espazioeksortzen dituzten sentsazioak islatu ditu.
Erakusketa arratsaldeko 19:00etaninauguratuko dute Zelai Ariztin eta ikusgai izango da apirilaren 13raarte. Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 21:00era eta larunbat etajai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.
Irakurri Jose mari Alemani GoierrikoHitzan egin dioten elkarrizketa.
‘Jirabira’
Aurrekoarekin zerikusirik ez duen bestepintura erakusketa bat ere inauguratuko da bihar. Jose Ramon Elorzak’Jirabira’ lanen bilduma ekarriko baitu Urretxuko Juan de Lizarazuaretora. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:00etan egingo dute etaElorza bera izango da aurkezpenean.
‘Jirabira’ apirilaren 26ra arte egongoda ikusgai.
Argazkiak: Alemanen eta Elorzaren margoetako bi.