
La Salle Legazpi ikastetxean hasidituzte urtero egin ohi duten La Salle Astearen barruko ospakizunaketa ekitaldiak. Aurtengo Astearen berritasunik nabarmenena biharegingo duten Ekitate Topaketarena da. Ekitaldi horretan gobernuzkanpoko sei erakundek parte hartuko dute.
Egitaraua:
- Gaur, arratsaldean:
Justiziaren eta bakearen inguruansolasaldia egingo dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurten Xera sariajaso duen Araceli Garciak parte hartuko du.
DBHko ikasleentzako frontenistxapelketa, marrazki lehiaketa eta argazki rallyak osatuko dute gaurarratsaldeko egitaraua.
- Maiatzak 13; asteazkena:
Bazkari berezia izango dute bihar etaTxan magoaren ikuskizuna izango dute eskolan bertan. Lauretatik aurrera txokolatada etaekitatearen inguruko topaketa izango da La Salleko jolastokian. Orduhorretan bertan irekiko dute ekitate ezaren gaineko erakusketainteraktiboa. Arratsaldeko 19:00ak bitartean eskolako patioan ikusgaiizango delarik.
Erakusketa interaktiboan gobernuzkanpoko sei erakundek parte hartuko dute. Proyde-Proega La Sallerenerakundeak hamar panel jarriko ditu, Intermon-Oxfam-ek stand batjarriko du eta ikasleekin jarduera interaktiboak egingo ditu. Alboanjesuiten erakundeak mahaia jarriko du komiki eta beste informazioiturri batzuekin, SOS Arrazakeriak informazioa emateko gunea jarrikodu, Caritasek mahaia eta bidezko merkataritzako produktuak jarrikoditu, eta Banka Etikoak informazioa emateko mahaia. Ekimenarenhelburua ekitate gabeziaren gaia gizarteratzea da, baita ikasleekerakusketa interaktiboaren antolaketan parte har dezaten lortzea ere.
- Maiatzak 14; osteguna:
DBHko ikasleek ‘Atzera begira’antzezlana taularatuko dute Zelai Arizti aretoan ikastetxekokideentzat, 19:00etan. Ostiralean herritarrek izango dute antzezlanbera ikusteko aukera, 19:00etan Zelai Ariztin egingo duten emanaldiirekian.
- Maiatzak 15; ostirala:
Ostiralean jai giroanemango diote bukaera aurtengo La Salle Asteari, La Salle Egunarekin.Puzgarriak jarriko dituzte jolastokian, eta joko ezberdinakprestatuko dituzte ziklo bakoitzeko ikasleentzat. Lehen HezkuntzakoakAntiora igoko dira, eta DBHkoek sukaldaritza lehiaketa egingo dute.
Argazkian: hainbat ikasle La Sallekopatioan.