
Bihar, hilak 15, Arte Ederren udaleskolako ikasleen lanak biltzen dituen erakusketa inauguratuko duteZelai Arizti kultur etxeko aretoan. Akriliko urtuak eta koloretakotintekin eta errotulagailuekin egindako lanak dira. Inaugurazioekitaldia 18:00etan izango da.
Maiatzaren 24ra arte izango dira lanakikusgai ondoko ordutegian:
- Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 21:00
- Larunbat eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00