
Urteroko ohiturari jarraituz, aurtenere udaberriko kontzertuak antolatu dituzte Sekundino Esnaola MusikaEskolan. Ehun bat ikaslek hartuko dute parte guztira aurtengoan.
Bihar hasiko dituzte emanaldiak trikitiikasleek Legazpi dorretxean, 19:00etan. Datorren astelehenean, hilak18, metal tresnen txanda izango da, saxofoiarekin batera. Hilaren21erako greba iragarrita dagoenez, egun horretan eman beharrekoperkusio eta piano kontzertua maiatzaren 25era atzeratu da.
Gitarra kontzertua hilaren 22an egingodute Urretxuko Labeaga aretoan. Hilaren 26an Segurako musika eskolakoikasleak etorriko dira. Azken saio hau trikitiarekin eta txistuarekinamaituko da Labeaga aretoan.
Udaleku musikalak
Uztailerako Udaleku Musikalak antolatuditu aurten ere Sekundino Esnaola Musika Eskolak. Haurren oporraldiaaprobetxatuz jolasen bitartez musikaren mundua ezagutarazteko kurtsobereziak izango dira. Matrikula epea bihar zabalduko dute, ekainaren15era arte.
Tailerraren matrikulak 110 euro baliodu, eta Sekundino Esnaola eskolak Legazpi dorretxean duen egoitzanhar daitezke matrikula egiteko orriak astegun arratsaldetan.