
Aurtengo egitarauaren barruan autoklasikoen erakusketa ekainaren 21ean egingo da, urtero bezala,Zumarragako Euskadi plazan. Ehun bat autok hartu zuten parte pasa denurteko erakusketan eta aurten, horiez gain, Arabako elkartekoakgehitu zaizkiela espero da. Erakusketaz gain, herriko kaleetan zeharibilaldia egingo dute autoek.
Irailaren izango da autoen lehiaketaeta hil horren 13an berriz motozaleen kontzentrazioa. Urrian II.Eco-Rally-a egingo da eta hil horren 31n geldialdia egingo duteZumarragan. Rally honetan, energia alternatibodun autoek hartuko duteparte. Bestalde eta amaitzeko, Susundegiren omenezko XII. AutoKlasikoen rallyak aurten ere Zumarragako kaleak zeharkatuko ditu.
Argazkia: Eitzagako jaietan Seat 600autoen ibilaldia.