Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Etortzeko joanak II (147. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/05/25
Otamotz
Zaldibian, azkenean Juliana: Azkenean, idazten dizut; berri on bat emateko idatzi ere. Badirudi gure familiari botatako begikoa indarra galtzen ari dela. Jainkoari eskerrak bizitzak gozotik ere badauka: ailegatu da, etxean dago gure Juan Antonio. Barkatu zer moduz zauden ez galdetzea: ondo al zabiltza, Juliana? Ez dugu zure berririk herritik hiriburura joan zinenetik. Alde egin zenuen eta ez zara bueltatu. Luzerako izango zela igarri nion, zure asmoa kontatu zenidan egunean. Horregatik, berriz zu ikusteko esperantzarik gabe, Erramu Igande hartan bertan, hamabietako mezatatik irtendakoan, zure amari galdetu nion. Emakume dotorea Etxekonekoa, markesa bat ematen zuen. Aspaldian ez dut itzalik egingo zionik herrian ikusi. Zu zinen hori egin zezakeen bakarra eta maiteminez Zaldibitik alde…  Berezkoa duzue grazia Agirretar emakumeek. Nola ez ulertu gure anaia txora-txora eginda egotea! Zure amak, Ugaldetarrenera joan zinela neskame esan zidan penatuta. Zortziko familia hartan ez zitzaizula lanik faltako. Horregatik, egunero Jaungoikoari eskatzen ziola bere alabarentzat besteren familiak zerbitzetik libratuko zuen gizona. Besotik helduta hitz egiten zidan emakumeak. Esango nuke, tarteka, zurekin zihoala pentsatzen zuela: “Neska gaztea zara Juliana, eta polita; izango dira gehiago!”. Etxekoneraino lagundu nion, galdezka neure buruari ea Ugaldetarrek seme edo anaia gazterik izango ote zuten. Kontxatik Filipinetara begiratzen jarraituko ote zenuen pentsatzen. Zeinen iloba politak emango zenizkidaten gure Juan Antoniok eta zuk gauzak okertu ez balira! “Ugaldetarrenean ez zara gaizki egongo, baina ondo pentsatu al duzu, Juliana?” Ez du esaten, baina gure Juan Antonio damutu da. Ondo damutu ere, itsasoa zuon tartean jarri izanaz. “Rafaela, esaidazu egia, joango al zinateke zu neskame?” ez nionez erantzuten berriro galdetu zidan zure amak, orain zuzenean niri. Hortik aurrerako gure elkarrizketa ez da zuri kontatzekoa. Ugaldetarren helbidea emanaz bukatu zen. Eta orduan hitz eman nion neure buruari egun hau iritsi arte ez nizula idatziko. Dudatan egon naiz orain ere, hainbeste urte eta gero, zertarako bazterrak nahasten hasi! Bizi balitz zure ama zenari galdetuko nioke ea ezkondu zinen, familia duzun eta ea Ugaldetarrenean jasotzen dituzun gutunak. Baina hura ere joan zen eta igandean mezatan gertatutakoa beste norbaitek kontatuko dizun ez dakidanez, neuk esan nahi nizun. Juan Antonio agertu zen meza nagusitan. Sufrimenduak zahartu du gure anaia. Gorriak ikusi dituela esan beharrik ez dago.  Ez genuen inortxok ere ezagutu, aitak ere seme izena ukatu! Eskuin eskua erakutsi behar izan zion bera zela eta ez beste inor frogatzeko. Ezkon-eraztuna jartzen den atzamarrik gabe alde egin zuen, eta berdin bueltatu da. Parrokian geundenok ez daukagu ahazteko momentua: Don Cesareoren sermoian ere ez halako isiltasunik! Aita gajoak izoztuta geratu zela esaten du behin eta berriz, kutxilo bat sartu izan baliote, odolik ez zukeela ixuriko. Juan Antoniori, berriz, ez zaio oraindik hitza bueltatu, eta hura ezagututa, bere sekretuekin joango da lurpera, zurekin hitz egin ezean. Juliana, nik notizia on bat eman nahi nizun, besterik ez. Gaizki baderitzozu, barkatuko didazu atrebentzia. Zuk nahi duzun arte, Rafaela Aramendi

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT