Zumarragako Udalak 30 euroko erosketa bonuak oparituko dizkie urriaren 1a baina lehenagotik herrian erroldatuta dauden gazteei (1991 eta 2008 artean jaiotakoak). Bonuak egitasmoarekin bat egin duten herriko dendetan eta azokako postuetan erabili ahal dira. 1.329 bonu banatuko dira, azaroaren 5etik 7ra Piedad kaleko kioskoan. Azaroaren 5ean eta 6an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 7an 10:00etatik 13:00etara. Bonua jasotzeko nortasun agiria erakutsi behar da eta pertsona bakoitzak bonu bakarra jaso ahal izango du. Bertaratu ezin dutenek beste pertsona bat baimendu ahal izango dute, dagokion dokumentazioa aurkeztuta.
Bonuak azaroaren 5etik abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Bonuak 5 euroko bi zati eta 10 euroko beste bi ditu, erosketa ezberdinetan erabili ahal izateko. Erosketak gazteek egin behar dituzte, ezin dute inor bidali beraien izenean. Izan ere, egitasmoaren helburua gazteak herriko dendetara eta azokako postuetara joatea da.
Establezimendu parte hartzaileen zerrenda azaroaren 4tik aurrera egongo da eskuragarria udalaren webgunean.
Egitasmoa gaur aurkeztu dute Rosa Maiza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak eta Iñaki Mendiluze Gazteriako zinegotziak. Lehen edizioan, iaz, baldintzak betetzen zituzten gazteen ia %70ak bonua jaso zuela eman dute jakitera. 29 saltokik eta azokako bi postuk parte hartu zuten eta ia 50.000 euroko eragin ekonomikoa kalkulatu zen. Aurten 28 dendak eta azokako bi postuk parte hartuko dute kanpaina baldintzak betetzen dituzten gazteen %70arengan iritsi ahal izango da. 93.000 euroko jarduera ekonomikoa sor dezake.
