Kazetariak aipatu ditu herrikotabernak, euskara, ikastolak, pais vasco francesa, ETA, Gernikakoarbola, Jaurlaritzaren ereserkia, Euskadiko armarria, las cadenas deNavarra, Sabino Arana eta, ongi neurtutako anabasaren erdian,futbola: Athletic-ek ESPAINIAKO Errege Kopako finala jokatuko duela,Fernando Llorente ERRIOXARRA izango dela taldeko erreferentzia… etaamaieran: “Con el nuevo Gobierno, la selección españolapodría volver a jugar en Euskadi, con el propio Llorente y elguipuzcoano Txabi Alonso en sus filas”.
Saltoka hasi gara biok. Bai, La RojaEuskadin! Poz pozik gaude. “Yo que soy más vasco / que elárbol de Gernika / cuando juega la selección / no sélo qué me pasa” diote Lendakaris Muertos taldekoek. Gukbadakigu zer gertatzen zaigun. Futbol ona gustuko dugu, eta Espainiakfutbol ona egiten du. Gainera, Txabi Alonso gipuzkoarrakEspainiarekin jokatzen du, eta Txabi Alonsok gauza ederrak egin dituGipuzkoagatik. Horregatik gaude Espainiaren alde. Eta horregatikpoztu gara hainbeste. Futbol onena egiten duen taldeak etagipuzkoarrik gipuzkoarrenak Anoetan joka dezaketelako. Tira, guk ustedugu San Mames aukeratuko dutela, baina horrek orain berdin dio…Espainiak guri nos la suda, baina futbolean ari direnean… zeplazerra periodikoa hartu eta azalean Txabi Alonso kopa altxatzenikustea! Gu euskaldunak gara, eta Euskadik no nos la suda, bainafutbolean ari direnean… ze plazerra Athletic, Osasuna eta Alavesgaltzen ikustea!
Espainiak San Mames edo Anoetanjokatzen badu gol ederra sartuko digute, baina lehenago eretxitxarrazo ikusgarriak jasotakoak gara.
Jon Ormazabal