
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Egunaospatuko da nazioartean. Gure eskualdean ere izango dira egun horrenharira antolatutako hainbat ekintza. Lehendabizikoa herenegun eginzen Trenaren eta Bizikletaren IV. Jaia.
Ekintza gehiago
Aste Berdearen barruan, ostiraleanhonetan eskualdeko mailako ‘Fokatu Urola Garaia’ lehiaketako sariakemango dituzte Legazpiko udaletxean, 18:30ean. Argazki lehiaketarakoaurtengo gaia «ekitate falta» da. Lehiaketa Uggasak,Urola Garaiko Garapen Agentziak antolatu du Legazpiko Ikatza etaUrretxuko Argazkia argazkilari elkarteen laguntzarekin.
EskolaraOinez egitasmoaren proba-esperientzia ere Aste Berdearen barruankokatu dute. ‘Eskolara Milazangoan!’ izena jarri diote bailaran, etadatorren astean, ekainaren 8an jarriko dute indarrean. Uggasaren etaikastetxeen artean antolatutako egitasmoa da, eta helburua datorrenikasturtean eskolara oinez ahalik eta haur gehien joatea da.Horretarako herritarren parte-hartzea ere beharko dute.
Argazkia: igandeko IV. Trena-Bizikleta jaia.