Goierriko saskibaloi taldeek denboraldi amaierako festa izan zuten
Saskibaloi partiduak, afaria eta familiako argazkia izan zituzten larunbateko festan.
Pasa zen larunbatean Goierri K.E.ko saskibaloi sailak bere festa ospatu zuen. Larunbat goizean lau taldek, kadete mutilek eta infantilek, kadete eta junior neskek, adiskidetasun partidak jokatu zituzten Andraitzen aurka. Bi irabazi eta bi galdu egin zituzten Urretxuko ordezkariek. Bederatziak aldera, 180 bat pertsonek, afaria egin zuten Ederrena pilotalekuan. Afalostean dantzaldia eta jai girorik ez zen falta izan.
Saskibaloi saileko zenbait taldek adiskidetasun partiduak jokatuko dituzte dena den, datozen asteetan. Ekainak 13an Saskibaloi Eskolako partaideek, Zarautzen aurka jokatu behar dute.
Ekainaren 19an eta 20an IX. ‘3×3 San Juan Txapelketa’ egingo da Gernikako Arbola enparantzan. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Azkenik, ekainak 25ean, Labeaga Aretoan, datorren denboraldirako bilera egingo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide