
Legazpi, Zumarraga eta Urretxukodendetako euskara paisaiak azken urteotan hobera egin badu ere, hiruherrietako Euskara zerbitzuek eta Mankomunitateak elkar laneanjarraitzen dute dendariei baliabideak eta autonomia garatzeko tresnakeskaini nahian.
Formatu laburreko ordu beteko bi saiopertsonalizatu jasotzen dituzte dendariak, bakoitza bere mailatikabiatuz, azkenean denek lortu dezaten gutxieneko helburua: beraienkartelak, faktura eredu pertsonalizatuak edo beharrezko dituztenidatziak euskaraz ere egiteko gai izatea.
Maiatzaren 28rako eta 29rakoaurreikusita zeuden lehenengoak, eta ekainaren 3an eta 4anBaliabide informatikoak deritzona, baina azkenean astebete atzeratudituzte, ondorioz aste honetan eman dute lehenengoa eta datorrenastean izango dira besteak.
Aste honetan partehartu duten dendariek dendako idatziak beraien kabuz egin ahalizateko hizkuntza irizpideak eta oinarrizko tresnak ezagutu dituzte:hizkuntzak bereizteko teknikak, euskarari lehentasuna nola eta noizeman, kartel ereduak, albaranak eta fakturak euskaraz,…baita tresnahoriek interneten non eskuratu ere (www.otamotz.eus;www.zingizango.com; www.merkatari.net; www.lantalan.com).
Datorren astean Urretxu-ZumarragakoZintzo Mintzo Elkartean Interneteko euskarazko baliabideak saioakemango dira. Bi asteetan guztira hiru herrietako 10 dendarikhartuko dute parte.