
Helburua, Urretxu eta Zumarragakobiztanleei urte guztian zehar herriko dendengan jarri dutenkonfiantza eskertzea da. Baita noski, Urretxu eta Zumarragako ohikomerkataritza bultzatzea ere. Horretarako datozen egunetan hainbatekintza izango dira bi herrietan.
Bihar, Dar Dar taldearen eskutik ‘Egizulo Tartalo’ antzezlana izango da Labeaga aretoan arratsaldeko17:00etan hasita. Lau eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzendutakoemanaldia da, ordu beteko iraupena izango du eta sarrera doakoa da.
‘Denda bat, opari bat’
Bihartik hasi eta hilaren 20rabitartean, Bi-Tarteaneko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroenartean sariak zozketatuko dituzte. ‘Denda bat, opari bat’ lelopeangauzatuko da lehiaketa eta aurten guztira 88 opari banatuko dirabezeroen artean. Opari bat izango da, elkarteko denda bakoitzeko.Hilaren 20an, Merkataritza Astea amaitzearekin bat egingo da oparienzozketa eguerdiko 13:30ean.
Ekintza gehiago
Ekainaren 19an, ostiralean elkarteakopari katalogo berria aurkeztuko du 13:00etan Zelai Ariztin. Gaueanelkarteko kideen urteroko afaria egingo dute. Aurtengo MerkataritzaAstearekin hilaren 20an, larunbatean amaituko dute. Goizeko11:30etik13:30era haurrentzako jolasak izango dira Areizaga-Kalebarren plazan,Jogo Teatro taldearen eskutik.
11:45 eta 13:15 artean Batubandtaldearen kalejira izango da herriko kaleetan zehar. Ondoren 14:00akbitartean Areizaga-Kalebarren plazan egingo dute geldialdia.Amaitzeko esan bezala 13:30ean ‘Denda bat, opari bat’ lehiaketakozozketa egingo dute.
Argazkian: ‘Egizu lo, Tartalo’antzezlana