
Gipuzkoako Batzar Nagusiek bereegitekoak, jarduna eta funtzionatzeko moduak gipuzkoar guztieiazaltzeko helburuz ‘Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu’ kanpaina ibiltaria martxan jarri zuen legealdi berriarekin. Herriz herri ibilieta gero, Batzar Nagusiak ezagutzera emateko baliatu duten autobustematikoa Zumarragan izango da ostiralera bitartean.
Atzo goizean egin zuten kanpainarenaurkezpena. Bertan izan zen Rafaela Romero, Batzar Orokorretakolehendakaria, batzarkide guztiak lagunduta, baita Mikel Serrano,Zumarragako alkatea ere.
Romerok azaldu zuenez, kanpaina hauBatzar Nagusiek legealdi honetarako duten apusturik garrantzitsuenekobat da. Autobus tematikoa ingurumenarekiko arretatsua izatea lortudutela adierazi zuen. 25 pertsona sartzeko lekua dago bertan,mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta. Gelan 50minutuko iraupena izango dituen saioak emango dira. Bertako baliabideinteraktiboak eta ikus-entzunezkoak baliatuz begirale batek gidatukoditu saioak.
Kanpaina, herritar guztiei zuzendutadago, horretarako autobusa goiz eta arratsaldez irekita izango daZumarragako plazan ostiralera bitartean.