Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Amaia eta Mikel Iturriotz, Euskal Herriko finalean kantatzeko prest

Urretxu eta Zumarraga
2009/06/18
Otamotz

 

Amaiak, handien mailan kantatuko du(15-18 urte bitarteko gazteen mailan) eta Mikelek, berriz, txikienmailan (14 urte artekoen mailan). Biek, pasa den maiatzaren 29anDonostian jokatu zen Gipuzkoako txapelketako finalean lortu zutenEuskal Herrikoan kantatzeko txartela.

 

Bertso eskolako koadrila pozik egotekomoduan dago. Euskal Herriko txapelketan herrialde bakoitzeko bibertsolarik kantatuko dute maila bakoitzean (lau bertsolari guztiraherrialdeko) eta horietatik bi gure herriko bertso eskolakoak dira,Iturriotz anai-arrebak, hain juxtu. Amaiak, Gipuzkoako txapela lortuzuen Donostian eta horri esker sailkatu zen Euskal Herrikorako,bigarren geratu zen Lasarteko Ane Labarekin batera, eta Mikel,txikien mailan txapelik lortu ez arren, bereziki nabarmendu zenfinalean eta epaileek bera aukeratu zuten, Asteasuko HaritzMujikarekin batera, Euskal Herrikoan kantatzeko.

 

Mikelek lehen aldiz kantatuko du EuskalHerrikoan; Amaiak, berriz, laugarrengoz (txikien mailan 3 aldizkantatu zuen eta azkenekoan txapela jantzi, orain bi urte). Biakilusio handiz daude, larunbata noiz iritsiko zain. Azken asteotanentrenamendu saio gogorrak egin dituzte bertso eskolan eta sasoikoiritsiko dira Altsasuko finalera, helburu zehatzik gabe, baina saioona osatu eta egindako lanarekin pozik etxeratzeko gogoz.

 

Azken urteotan emaitza onak lortudituzte bertso eskolako gaztetxoek Euskal Herriko txapelketan. Iaz,Maialen Akizu izan zen txapeldun txikien mailan, eta orain bi urte,Amaia bera. Aurten, berriz, txikien mailan ez ezik handien mailan ereordezkaritza izango du bertso eskolak eta hori poztekoa da.

 

Txikien mailako finala goizean jokatukoda, 11etatik aurrera, eta handiena, berriz, bazkalostean. Eginbeharreko lanek ere ez dute zerikusirik Gipuzkoako txapelketan eginzituztenekin. Txikiek, gai orokor baten inguruan agurreko bertsoakantatu ostean, 4 oinak emanda bertsoa osatu beharko dute eta binakaofiziotan aritu, 8ko txikian. Segidan, epaimahaiak galbahea egingo dueta sei bertsolari igaroko dira bigarren fasera. Fase erabakigarrihonetan, 8ko nagusian binaka aritu beharko dira ofiziotan eta hitzaemanda bertso bat osatu. Handien mailari dagokienez, agurra kantatuostean 8ko txikian eta nagusian aritu beharko dira ofiziotanbertsolariak, eta galbahea igarotzen duten sei bertsolariek, puntuarierantzun beharko diote eta gaiari bakarka bi bertso kantatu. Eginbeharreko lanak ez dira, beraz, nolanahikoak. Bertso eskolako lagunenbultzada ere gertu sentituko dute Altsasun larunbatean Amaiak etaMikelek, beraz, ziurtzat jo daiteke saio dotorea osatuko dutela.   

 

Euskal Herriko Eskolarteko BertsolariTxapelketa: saridunak


Edizioa Urtea Non 14 urte artekoak 14-18 bitartekoak
1 1989 Donostia Unai Agirre Jon Maia
2 1990 Gernika Beñat Gaztelurrutia Jon Maia
3 1991 Gernika Ibon Ajuria Unai Iturriaga
4 1992 Gasteiz Nagore Fernandez Unai Iturriaga
5 1993 Lesaka Joseba Gojenola Igor Elortza
6 1994 Urruña Ekaitz Goikoetxea Xabier Silveira
7 1995 Gasteiz Jon Martin Ainhoa Agirreazaldegi
8 1996 Arrasate Amets Arzallus Leire Bilbao
9 1997 Mungia Amets Arzallus Ekaitz Goikoetxea
10 1998 Mungia Ander Lizarralde Ekaitz Goikoetxea
11 1999 Mungia Beñat Gaztelumendi Fredi Paia
12 2000 Mungia Beñat Gaztelumendi Sustrai Colina
13 2001 Mungia 1. Beñat Gaztelumendi 1. Egoitz Eizagirre



2. Hodei Iruretagoiena 2. Oihana Bartra
14 2002 Mungia 1. Unai Gaztelumendi 1. Beñat Gaztelumendi



2. Hodei Iruretagoiena 2. Miren Artetxe
15 2003 Mungia 1. Hodei Iruretagoiena 1. Beñat Gaztelumendi



2. Maialen Velarde 2. Xumai Murua
16 2004 Mungia 1. Maddalen Arzallus 1. Beñat Gaztelumendi



2. Jone Uria 2. Alaia Martin
17 2005 Altsasu 1. Mattin Luku 1. Maddalen Arzallus



2. Mikel Olaizola 2. Julio Soto
18 2006 Altsasu 1. Txomin Elosegi 1. Arrate Illaro



2. Ane Labaka 2. Miren Amuriza
19 2007 Altsasu 1. Amaia Iturriotz 1. Maddalen Arzallus



2. Imanol Irazustabarrena 2. Kristiñe Txoperena
20 2008 Altsasu 1. Maialen Akizu 1. Miren Amuriza



2. Maddi Ane Txoperena 2. Jone Uria

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT