
Urretxuko kirol joko integratzaileekhamargarren urtea beteko dute aurten. Jardunaldia Eiluz-ek, UrolaGaraiko Gutxitu Fisikoen Elkarteak antolatzen du, Urretxuko Udalarenlaguntzarekin. Ekimen honen helburua berdina izan dahasiera-hasieratik: gutxi fisikoen integrazioa bultzatzea eta kirolaegiterako orduan, uste baino oztopo gutxiago dituztela erakustea.
Horregatik, herritar guztieizabaldutako ekintzak antolatu dituzte biharko Urretxuko Ederrenafrontoian. Gurpildun aulkietan edo begiak itxita euren trebetasunaerakutsi beharko dute parte-hartzaileek. Ekimena goizeko 11:00etanhasi eta 14:00ak arte luzatuko da.
Argazkian; Ibon Elgarresta, aurtengo jardunaldien kartelaren aurkezpenean.