Aurten 100 urte betetzen ditu gurutzeak. Jai egun berezia izango da horregatik.
Belokiko gurutzeak 100 urte betetzen ditu aurten, eta festa berezia antolatu dute irailaren 13rako. Belokiko Lagunen Elkarteko kideek antolatu dute, laguntzaileekin batera, eta Zumarragako Udalaren eta Arkaitzeta elkartearen babesarekin.
Ekitaldiak 10:30ean hasiko dira gurutzearen azpialdean. Hasteko, gurutzearen historia azalduko dute, eta aurresku bat dantzatuko dute bere omenez ondoren. Meza ere ospatuko dute, eta taldeko argazki bat ere aterako dute. Hamaiketakorik ez da faltako, ezta bertsolaririk eta trikitilaririk ere. Eguraldi txarrarekin, meza Antioko baselizan egingo dute.
