
San Joan eguneko erromeria ospatu zutenatzo Urretxuko Santa Barbaran. Goizean txalapartariak, bertsolariak,dantzariak eta trikitilariak izan ziren jaia girotzen, etabazkariaren atzetik ere erromeria egin zuten. Lore bedeinkapena eginzuten ermitan ospatutako mezan.
Dena den, San Joan eguneko jaieibezperan eman zitzaion hasiera Urretxun, ohiko San Joan sua etasorginen dantzarekin.
- San Joan gaua:
Irimora igoera
Irimorako korrika igoerari 12:00etanpuntuan eman zioten hasiera. Lehenengo gazteenak abiatu ziren,Irimoren magalean ibilbidea. Atzetik nagusiek ekin zioten, haiektontorreraino. 14 pertsonak hartu zuten parte, zortzik maila nagusianeta seik beteranoenean. Nagusien mailan lehen bi postuakazkoitiarrentzat izan ziren. Imanol Aleson Orbegozok irabazi zuen,16:00 minutuko denborarekin; bigarren Ixaka OñederraIñurritegi geratu zen, 10 segundo gehiagokorekin. HirugarrenEzkio-Itsasoko Gorka Sasieta Barrenetxeak egin zuen, 16:24 minutukodenborarekin. Lehen urretxuarra Jon Mujika Arakama izan zen,laugarren postuan (17:31).
Eskualdeko marka harriekin
SantaBarbaran bestelako erronkarik izan zen atzo. Iñigo Zalduazumarragarrak harri kuboarekin eta biribilarekin eskualdeko markajartzeko saioa egin zuen, eta goian utzi du sabaia. Hiru minutukodenboran kuboari 39 altxaldi eman zizkion, eta 50 kiloko harriborobilarekin 54 altxaldi.
- San Joan eguneko erromeria iruditan:
Argazkiak: Goierriko Hitza