
Uggasak, Urola Garaiko GarapenAgentziak eta Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko udalekosatutako administrazio kontseiluak, eskualdeko turismo zerbitzuaLenbur Fundazioaren esku uztea erabaki zuen pasa den ekainaren 18an.
Une hartan, Lenbur FundazioakZumarragako eta Urretxuko turismo bulegoa irekitzeko konpromisoahartu zuen. Eta bete du dagoeneko, izan ere gaurtik aurrera, martxanda berriz Areizaga-Kalebarren plazan dagoen turismo bulegoa. Gaurtikaurrera hortaz, bi herrietako edo eskualdeko informazio turistikoaeskainiko die bulegoak hala nahi duten herritarrei eta kanpotikdatozen bisitariei.
Gaur hasi eta irailaren 30era bitarteanasteartetik igandera egongo da irekita bulegoa. Asteartetiklarunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 eta igande eta jaiegunetan10:00-14:00. Uda sasoia amaitzen denean, urriaren 1etik ekainaren30era, asteartetik igandera egongo da irekita bulegoa baina ordubetegutxiagoz, asteartetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 etaigande eta jai egunetan goizez bakarrik.