
Itziar Albisua Albizu artistazumarragarrak Ibilbideak erakusketa irekiko du etzi Urretxuko Juan deLizarazu aretoan. Forma zehatzik gabeko irudiak jasotzen dituztenmargolanekin osatuta dago bilduma, eta uztailaren 19ra arte egongo daikusgai.
Aurkezpen ekitaldia 19:00etan egingo dute etzi.Publikoarentzat zabaltzeaz gain musika eta poesia emanaldia ereizango da.
Erakusketa bisitatzeko ordutegiak honokoak dira:
- Astelehenetik larunbatera: 17:30 – 20:30
- Igandetan: 12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:30