
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutakozerbitzu-sektorean lana bultzatzeko programaren baitan, peoilanetarako bost pertsona kontratatuko ditu Zumarragako Udalak.Eskaera egiterako orduan derrigorrezkoa izango da INEM-en izenaemanda egotea. Gainera, lanerako eskatzen diren baldintzak betetzeaeta Zumarragan bizitzea lehenetsiko dira.
Eskaera egiteko epea gaurtik hilaren15era arte egongo da irekita. Goizeko 09:00etatik 14:00etaraZumarragako udaletxean aurkeztu beharko da eskaera. Derrigorrezkoa daeskaera orria behar bezala beteta eramatea, NAN-aren fotokopia,INEM-eko izen ematearen ziurtagiria, Zumarragan bizitokia dutenekziurtagiria eraman beharko dute baita 2008 urteko errenta aitorpenaeta nahi izanez gero gainontzeko lan-bizitzaren inguruko xehetasunak.
Argazkian: Zumarragan lana sustatzekoaurrera eramaten ari diren lanetako bat.