Naiara Elgarresta, goiko ilaran ezkerretik lehena, aurkezpen ekitaldian. Naiara Elgarresta urretxuarrak maiatzaren 4tik 9ra Donostian egingo den San Sebastian Moda Festival jaialdian parte hartuko du. Ekitaldiak zazpi tokitan egingo dira. Mundu osoko firmek parte hartuko dute.
Elgarrestak maiatzaren 8an egingo den Fashion Show ekitaldian parte hartuko du, Donostiako beste hamabi markekin batera. Ekitaldia San Sebastian Shops-ek antolatu du eta Loiolako Erriberakeko The Social Hub eraikineko zazpigarren solairuan egingo da. Desfile horretan Loreak Mendian, Apalategi kirolak, Irulea, Laia Varela, Enbata, Barbour eta Gant-ek ere parte hartuko dute, besteak beste.
