Atzo gauean Urgain elkartearen eta Branigans tabernaren parean dagoen etxeko teilatua erori egin zen. Etxea hutsik dagoenez, ez zen kalte pertsonalik izan. Suhiltzaileak berehala bertaratu ziren eta ingurua hesitu zuten.
2021eko uztailaren 1ean sute bat izan zen bertan. Etxean okupa bat bizi zen eta bere koltxoiak su hartu zuen.
Gaur, Urretxuko Udalarentzat lan egiten duen arkitektoak etxea bisitatu du eta txosten bat egin behar du. Etxea bota egin behar dela esan du, erortzeko arriskua baitago. Udalak eraikina botatzeko agindu behar die jabeei.

