
Urretxuko Udalak bat egin Euskara Elkarteen Gizarte Kontseiluak antolatu eta garatu duen Euskaraz seguruago kanpainari. Kanpaina horrek aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere eman dezatela lortzea du helburu.
Hori dela eta, Urretxuko Udalak hitzartuta dituen aseguruak euskaratzeko eskaera igorri die aseguru etxeei. Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu zuten kanpainaren lehen fasea amaitutzat eman zuten ekainaren 8an. Fase horretako datuak aztertu dituzte, eta euren esanetan emaitzak «nabarmentzekoak» izan dira. «624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie 74 aseguru-etxeri eta artekariri. Era berean, eskari zabalean 429 eragilek eta norbanakok parte hartu dute», azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Behin eskaerak eginda, aseguru etxeekin harremanetan jarriko dela adierazi du Kontseiluak, «beren zerbitzuak euskaraz ere eskain ditzaten eskatzeko».