
Hamargarren urtea bete du aurten SantaIsabel Argazki Rallyak. Santa Isabel egunean egin ohi da urtero,horixe bera, Santa Isabel eguna gai hartuta. Pasa den uztailaren 2an,12 pertsonek hartu zuten parte rallyan.
Sari banaketa bihar izango da19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Sari banaketazgainera, argazki bilduma onenak ikusteko aukera ere izango da.
Lau sari
Oinarriak kontutan hartuta, lau izangodira bihar arratsaldean banatuko dituzten sariak. Argazki bildumaonenarentzat 200 euro eta garaikurra. Bigarren eta hirugarren argazkibilduma onenek 150 eta 125 euroko sariak eramango dituzte hurrenezhurren. Amaitzeko, herriko argazki bilduma onenarentzat garaikurraeta 100 euroko saria izango dira.
Argazkia: pasa den urteko irabazleakMikel Serrano alkatearekin.