Oporren aurretik, Zumarragan egin zenUdalbatzaren azken bilerak gai zerrendatik kanpora zegoen gai batatera zuen argitara. Goierriko Hitzan irakurri ahal izan genuenez,Zumarragako ezker abertzaleak, Kaminpe inguruan egiten dabiltzan lurmugimenduen inguruan galdetu zion Mikel Serrano alkateari,galde-erantzunen atalean.
Zumarragako ezker abertzaleak lurmugimenduak, garai batean aipatutako zepa tratatzeko plantarenproiektuarekin lotu zituen. Serranok, ezer gutxi argitu bazuen ere,planta egiteko asmoa edo ideia egon badagoela esan zuen. PlantaArcelorrena izango litzateke, eta bere lantegietako hondakinakpilatzeko erabiliko litzateke.
Ezker abertzalea eta EAJko hautetsiekeuren kezka agertu zuten, honek ingurumenean izango zituen eraginakzenbaterainokoak izan daitezkeen galdetuz. Ezker abertzaleakhondakinak Arcelorren zein enpresetatik ekarriko liratekeen jakinnahi izan zuen, lantegi bateko edo askotako hondakinak ekartzea ezlitzatekeela berdina izango argudiatuz. Serranok argitu zuenez,soberakinak Arcelorrek Ormaiztegin duen plantatik ekarriko dira.