Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean idatzitako Urretxutik mundura obra sinfoniko korala Santanderren taularatuko du gaur. Urretxuarren babesa izango du, udalak autobusa antolatu baitu. 09:00etan abiatu dira Santander aldera. Kontzertua Palacio de los Festivales de Cantabria aretoan izango da, 19:30ean. Gorka Hermosak (akordeoia), Juanlu Escuderok (aktorea), Marina Pardok (mezzosopranoa) eta Orquesta Sinfonica y Coro de la AFCk (Asociacion Filarmonica de Cantabria) parte hartuko dute, Cesar Vinagreroren zuzendaritzapean. Escuderok, Toti Martinez de Lezeak eta berak Iparragirreri buruz idatzitako estuak errezitatuko ditu.