Juan Aranburuk eta Estefania Agirrek beraien ezkontzaren 65. urteurrena ospatu zuten igandean Ezkion, beraien lau seme-alabekin eta bost bilobekin. Aranburu ezkiotarra da eta Agirre beratarra. Irunen ezagutu zuten elkar, Lezon ezkondu ziren (1961eko irailaren 30ean) eta ondoren Urretxura etorri ziren bizitzera. Bertan, Labeaga 1ean, okindegia ireki zuten. Beraien zaletasun nagusiak mendia, pilota eta Reala izan dira.

