
Egun, Grupo Iberoamericano de Fomentokonpainiako zuzendarietako bat da. Bizitza erdia baino gehiago daramakanpoan, baina Zumarragarekin harreman estua du eta sarritan etortzenda.
Zumarragar peto-petoa zara.
Hala da. Uztailaren 2an jaio nintzen,Santa Isabel egunean, eta oraindik bertan erroldatua nago. Gauzasinbolikoa den arren, niretzat garrantzitsua da.
Zer esango zenuke zure gurasoez?
Nire gurasoak ere Zumarraga etaUrretxukoak dira. Familia arrunta gara eta harreman estua dugu. Guregurasoek, Euskal Herriko gainontzeko familia askotan bezala, baloreaktransmititzen jakin dute. Besteenganako tolerantzia eta errespetuafuntsezkoak direla irakatsi digute. Baita ikasketak eta ondo egindakolana ere oso garrantzitsuak direla.
Zertan lan egiten zuten zure gurasoek?
Aitak bere negozioa izan zuen: Ibarguindustria-hornigai konpainia. Ama etxekoandrea, eta askoz ere gauzagehiago, da. Lau anaia-arreba gara, hiru gizonezko eta emakumezkobat, eta ni bigarrena naiz.
Nola oroitzen duzu zure haurtzaroa?
Oso haurtzaro ona izen zen etaoroitzapen asko ditut. Ez genuen ezer falta izan. Ikastolan etaGaraialde lizeoan ikasi nuen. Garai hartan haurrok kalean denboraasko ematen genuen eta, ikastolako lagunez gain, auzokoak genituen.Futbolean eta pilotan jokatzen genuen, mendira joaten ginen,bizikletan ibiltzen ginen…
Saskibaloi jokalaria izan zinen.
Ikastola utzi ondoren, bakoitzak berekirola hautatzen zuen eta ni Goierrirekin saskibaloian jokatzen hasinintzen. Oroitzapen oso ona dut. Hiru urte haiek oso biziak izanziren eta talde handi batean jokatzeko zoria izan nuen. Guztioklagunak ginen. Lehen taldea Hirugarren Mailan zegoen eta beraiekinpartida batzuk jokatu nituen: Joxe Murua eta enparauekin.
Saskibaloi zaletua al zara oraindik?
Noski. Baskonia zalea naiz eta Europakoeta Estatu Batuetako saskibaloia gertutik jarraitzen ditut.
Dena den, Goierri taldean urte gutxieman zenituen. Izan ere, oso gaztea zinela, Estatu Batuetara joanzinen.
UBI Estatu Batuetan egin nuen. Ezninduen inork bultzatu: erabaki pertsonala izan zen. Nerabe ameslarianintzen eta erakunde batek UBI Estatu Batuetan egiteko aukera eskainizuen lizeoan. Nire bizitza amesteari utzi eta nire ametsak bizitzenhastea erabaki nuen: Bruce Springsteen-ek, NBA-k, ingelesak,herrialde haren handitasunak… nire arreta pizten zuten eta probaegitea erabaki nuen.
Zenbat denbora egon zinen EstatuBatuetan?
Bost urte eman nituen. Lehenengoansaskibaloian aritu nintzen, baina denboraldia motza zen eta azkenhiruhilekoan atletismo taldera pasatu nintzen. Hala,Unibertsitaterako beka eskaini zidaten. Udan Zumarragara itzulinintzen, Donostian edo Bilbon ikasteko asmoarekin, baina azkeneanEstatu Batuetan jarraitzea erabaki nuen. Beste batzuek egindakoarenkontrakoa egin nuen: karrera han egin nuen eta masterra hemen.
Zer ikasi zenuen Unibertsitatean?
Ekonomia. Ez nuen batere argi zerikasi, baina han dena Bussiness, Economics, Marketing eta Managementdenez… Estatu Batuetan emandako urteak oso onak izan ziren. Baina,noski, adin horretan edonon egoten da ondo. Lehen bi urteak ikasteneta kirola egiten eman nituen, herrialde ia osoa ezagutzeko aukeraizan nuen… Pentsa 80ko hamarkadaren bigarren erdialdeaz ari garela:orduan ez zegoen ez Internetik ezta telefono mugikorrik ere. Abuztuanjoaten nintzen eta ekainean itzuli. Urtean bospasei aldiz bakarrikhitz egiten nuen etxekoekin. Bost urtetan ez nintzen Gabonetanetorri. Hori dela eta, opor horietan lagunekin bidaia merkeren bategiten saiatzen nintzen.
Ez al zitzaizun gogorra egin?
Bai, baina gauza hauek gizakiaindartzen dute. Bestalde, une oro babestua sentitu nintzen. Lagunonak nituen, zentratuta nengoen, dena ondo zihoan… Azkenseihilekoan nire anaia Javier etorri zen eta horrek gure artekoadiskidetasuna indartzeko balio izan zuen. Oraindik ere, beti hordago, itzalean. Erabaki garrantzitsu bat hartu aurretik, berariaholku eskatzen diot.
Atletismoa egin zenuela esan duzu.
800, 1.500 eta 4×400 metrokolasterketetan parte hartzen nuen. Nire taldea Butch Reynolds mundukoerrekordun ohiaren taldearen aurka lehiatu zen.
Zergatik erabaki zenuen Europaraitzultzea?
Unibertsitateko azkenaurreko urteanCoca Cola enpresan praktikak egitea eskaini zidaten. Urte guztianetortzerik ez nuenez, praktika Espainian egitea eskatu nien. Bihilabete eman nituen Madrilen eta, ondoren, Estatu Batuetara itzulinintzen karrera bukatzera. Oroitzapen ona utzi nuen nonbait, berrirodeitu baitzidaten. 1990 langabezia tasa altua zen eta halako laneskaintza ona izatea pagotxa zen. Etxetik urrun horrenbeste urte emanondoren, Madrid gertu zegoela iruditzen zitzaidan.
Zer lan egin zuen Coca Colan?
Ia lan guztia Marketing eta Komertzialdepartamentuetan lan egin nuen. 90etik 97ra egon nintzen.
Ondoren, Campofrío enpresan lanegin duzu.
1997 urte bukaeran konpainia horretarajoan nintzen. Coca Colan gustura nengoen, baina hazten ari zenegitasmoa, soldata hobea, lanpostu garrantzitsuagoa eta talde batenardura eskaini zizkidaten. Hobetu nahi normala da eta, gustukoa duzuntokia uztea kosta egiten den arren, aurrera egitea erabaki nuen.
Zein izan da zure betebeharra Campofríoenpresan?
Marketing Manager postuan hasi nintzen.Ondoren, urte luzetan, Marketing zuzendaria izan nintzen. Azkenik,negozio unitate bat zuzendu nuen. Navidul, Revilla eta Oscar Mayererosi genituen eta hiru negozio unitate eratu genituen. Nik Navidulenardura nuen.
Grupo Iberoamericano de Fomento (GIF)delakora pasatu zara.
Krisi garaia da eta lanpostu onaaltxorra da. 41 urterekin, erabakiak ezin ditut arinkeriaz hartu.Baina Grupo Iberoamericano de Fomento delakoak niganako interesaazaldu zuen eta egitasmoa erakargarria aurkeztu zidan. Ez dut erosotueta nagitu nahi. Gaztea naiz eta oraindik ilusioa eta energia ditut.Postu ona nuen arren, erronka berriak nahi nituen eta GIF talderaetorri naiz. Madrilgo bulego nagusian lan egiten dut etaLatinoamerikara sarritan joaten naiz, negozio ia guztiak bertanbaitaude. Ilusioa berritu dut eta profesional eta pertsona hobeaizateko ikasten jarraitzen dut.
Ipurtarina zarela esan al daiteke?
Jakingura dut, baina hankak lurreanmantentzea gustatzen zait. Profesionalek lantzean behin lanpostuz etaenpresaz aldatzea normala da. Nik zazpi urte eman ditut Coca Colaneta ia 12 Campofrío enpresan. Fierro taldean 15 edo 20 urteegotea gustatuko litzaidake. Fidela izan naizela uste dut etaharreman ona dut Coca Colakoekin eta Campofriokoekin. Campofriotikoso modu onean joan naiz eta agur festara mundu ia guztia joan da.Presidentetik hasi eta idazkarietaraino.
Lanean hasi zinenean zenituen ametsakbete dituzula uste al duzu?
Konpainia honetan luzaroan gelditzekoadina erronka topatzea espero dut. Ez da handinahi kontua, baizik etahobetze eta motibazio kontua.
Madrilen gustura bizi al zara?
Bai. Hiri honek asko eskatzen du, bainaaldi berean, asko ematen du. Batzuetan ez da erosoa, Europa mailakometropoli handia bilakatzen ari baita. Duela 20 urte lau milioibiztanle zituen eta egun, berriz, ia sei milioi ditu. Hori, munduosotik etorri diren milioi eta erdi etorkinei esker izan da.Euskaldun asko ere badaude.
Non bizi zara, zehazki?
Madril iparraldean. N-1ean: Zumarragarabegira.
Zer esan dezakezu zure familiaz?
Estatu Batuetatik ekarri nuen onenanire emaztea da. Ez da amerikarra, kanariarra baizik. Kirolari handiazen, ni baino askoz ere hobea, eta atletismo pista batean ezagutunuen. 800 eta 1.500 metrotan parte hartzen zuen eta Espainiakotxapelduna izan zen bitan. Bera kanariarra eta ni euskalduna, Madrilgure istorioari aukera bat emateko toki ona zen.
Zertan lan egiten du zure emazteak?
Informatikaria da, baina egun ManuelPadorno kultur elkartean lan egiten du. Padorno bere aita zen: poetaeta margolari handia. XX. mendeko bigarren erdialdeko onenetakoa.Nire emazteak bere amarekin eta bere ahizparekin lan egiten duMadrileko pabilioi batean: Espacio Manuel Padorno delakoan. Eurenhelburua artistaren lana zaintzea eta zabaltzea da.
Bi seme-alaba dituzue.
Hala da: Lorea eta Asier. Biak LasPalmasen jaio ziren. Loreak 14 urte ditu dagoeneko eta Asierrek 10.
Lorea atleta handia da.
Amak egindako bidea jarraitzen ari da.Ikasle eta atleta bikaina da: Madrileko txapelduna, Espainiakotxapeldunordea… Asierrek kirol guztiak atsegin ditu, zorionez,baina pixkanaka futbolera jotzen ari da. Ondo jokatzen du, bainaoraindik gaztetxoa da.
Madril ez da futbolaria izateko plazatxarra…
Ez da, ez. Realaren elastiko guztiakizan ditu, baina aske hegan egin nahi duen txoria da: Bartzelonataldeko jarraitzailea egin da. Madrilen eta Bartzelona zalea…Berezko izaera duela dirudi eta hori ona da. Dena den, haurrekirabazten edo ondo jokatzen duten taldeak dituzte gustuko. Realabihotzean darama, baina gero eta gutxiago. Zer egingo diogu ba…
Seme-alabek euskalduntzat al dute eurenburua? Aitaren herria maite al dute?
Bai, bai… Asko gustatzen zaie. Sekulaez diogu Zumarragara joateari utzi, beti baitago arrazoi onen bat:urtebetetzeak, ezkontzak edo bataioak, koadrilako bazkariak,Zumarraga eta Urretxuko jaiak…
Seme-alabek etortzen zaren guztietanlaguntzen al dizute?
Gero eta zailagoa da, kirol konpromisoasko baitituzte eta lagunekin ere egon nahi baitute. Familiakobazkariren bat dutenean gustura joaten dira, baina nire konpromisorenbategatik joan beharra gogorragoa egiten zaie.
Zer gehiago diote aitaren herriaz?
Txikia dela eta euri asko egiten duela,baina osaba-izebekin eta lehengusuekin oso ondo pasatzen dute.Asierri mendira joatea gustatzen zaio eta dagoeneko Izazpi, Belokieta Irimo mendiak eta Zazpi Puntak ezagutzen ditu.
Nola ikusten da Euskadi Madriletik?
Euskadi begi onez ikusten dute. Tokiguztietan daude intoleranteak, komunikabide batzuek diotena besterikentzun nahi ez dutenak, baina madrildar gehienak irekiak etatoleranteak dira. Euskadi Espainiako toki aberatsenetako bat bezalaikusten dute. Askok ezagutzen dute, batez ere kostaldea etahiriburuak. Betiko topikoek ere bizirik diraute: han inon bainohobeto jaten dela, hiri zoragarriak daudela, denetik dagoela, jendeazintzoa eta serioa dela… Nire esperientziaren arabera, Euskadi osoondo ikusia dago Madrilen. Madril Euskadin baino hobeto, seguru aski.
Egunen batean Zumarragara itzulikozarela uste al duzu?
Ez dakit. Ez naiz epe luzeko planakegin zalea, baina datozen urteak Madrilen emango ditudala uste dut.Zumarragar peto-petoa sentitzen naiz, baina baita munduko biztanleaere. Niretzat ez dago muga handirik. Joan naizen tokian gusturaegoten eta gozatzen saiatu naiz. Norbera non bizi den garrantzitsuada, baina are garrantzitsuagoa da norekin bizi den. Nire ustez,konbinazio ona lortu dut.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Zaletasun nagusietako bat kirola da.Bizitza osoan lagundu dit. Umetan denetara jolasten nuen, geroGoierrirekin saskibaloian jokatu nuen, Unibertsitatean atletismoaegin nuen, Madrilen berriro saskibaloian jokatu dut eta egun,oraindik, ahal dudan guztia egiten dut. Kirola ikustea ere atsegindut. Euskaldunok berezkoa dugu azken hau.
Zure aitaginarreba artista zen. Arteaere atsegin al duzu?
Bai, bere eraginari esker gainera.Berarekin egon nintzen 12 urteetan asko irakatsi zidan: pintura,eskultura… Arte modernoari diogun beldurra galtzen lagundu zidan.Arte modernoa kritikoek eta aberatsek bahituta izan da etagainontzekook ez genuela ulertzen esaten genuen. Manuelek munduhorretan sartzen eta nire iritzia eta gustuak lantzen lagundu zidan.Munduko museo garrantzitsuenak bisitatzeko aukera izan dut. Askoirakurri eta ikusi behar da norberaren bidea aurkitu ahal izateko. Niere eskuekin gauzak egiten hasi naiz: lehen pausoak buztinarekin emannituen, ondoren egurra landu nuen eta egun burdinarekin lantxoakegiten ditut. Zumarragari horren estuki lotuta dagoen burdinarekin,hain zuzen ere. Sutegian lan egiten, soldatzen… ikasten ari naiz.
Zure lana dela eta, festa askotarajoatea ere suertatuko zaizu. Madrileko ospetsu guztiak ezagutukodituzu…
Ez naiz festa askotara joaten, halakoakfamiliarentzat eta lagunentzat gordetzen ditut. Egia da jendeospetsua ezagutzeko aukera izan dudala: batzuk garrantzitsuak diraeta beste batzuk ez horrenbeste. Benetako artistekin gelditzennaiz eta, batez ere, kirolariekin. Normalean, jende arrunta, gertukoaeta sanoa da. Beckham, adibidez, tipo bikaina iruditu zitzaidan.
Azkeneko galdera, zure lan jardueradela eta egin beharrekoa: nola ikusten duzu krisia?
Benetako krisia da. 1993tik 2007rasekulako hazkundea ezagutu dugu eta hori ezin zen etengabea izan.Hazkundearen kalitatea ere ez zen egokiena. Ez zen sendoa etajasangarria, adreiluaren eta Europako dirulaguntzen menpekoa baitzen.Eraikuntzak Barne Produktu Gordinean zuen pisuaren erdia izango du,automobilgintza ahulduta dago eta ezin dugu turismoarekin bakarrikbiziraun. Beste sektore batzuk bultzatu behar dira eta errealitateglobala kontuan hartu behar da, azaleratzen ari diren herrialdeindartsuak zeintzuk diren kontuan izan, gure indarguneetanoinarrituz, berriro hazteari eta lanpostu egonkorrak sortzeariekiteko. Euskadira krisia beranduago heldu da, zorionez, egituraekonomiko antolatuagoa baitu. Ez du adreiluaren halakomendekotasunik, baina automobilgintzak pisu handia du. Hori dela eta,enpresa txikiak eta ertainak gaizki ari dira pasatzen. Zumarraga,Urretxu eta Legazpiko tailerrak nola dauden begiratzea besterik ezdago. Azken bi hamarkadetan Euskadin gauzak ondo egin dira, bainaorain sofritzea tokatzen da. Urte zailak izango dira, okerragoetatikatera gara eta hau ere gaindituko dugu.
Zer diozu krisiari aurre egiteko hartudiren neurriez?
Ez naiz makroekonomian aditua. Osozaila da asmatzea: ez dut errezeta edo eredu bakar batean sinesten.Beste eredu batzuk baino lanpostu gutxiago, baina sendoagoak, sortzendituzten neurrietan sinesten dut. Ongizatearen estatuan sinesten dut,noski, baina honen definizioa eta dimentsioa zalantzan jarri behardirela uste dut. Izan ere, sekula ez dira horrenbeste izan horreneroso bizi izan direnak: beharbada, apur bat gutxiagorekin, guztiokoso ondo bizi gaitezke. Gaizki pasatzen ari direnekin sekula bainosolidarioagoa izan behar dela uste dut, baina ez naiz estrategiarikgabe ematearen aldekoa. Eta, batez ere, eman aurretik, banatzekozenbat dugun kontatu behar da. Nire amak dioen bezala: quita y nopon, se acaba el montón.