Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gizonak (150. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/10/26
Otamotz
Etxean egun normala da. Etxeratuta daude denak: ikastolatik bata, liburutegitik bestea… Astelehena da. Astelehenetan ia dena falta izaten da: animua, esnea, dilistak, komuneko papera, txokolatea, kandelak… Enkarguak oraindik egiteko daude. Gurpildun karrotxoa trastelekutik ateratzen ari da: neska bat ari da hari tiraka. Entrenatzera joateko motxila bat eta motxilakoak airean dabiltza, haien atzetik korrika beste neska bat: beroketa egiten. Beraz, etxeratutako direnetako bi kalera joatekoak dira. Lisaburdina piztuta dago, lurruna dariola. Lisatzeko ohola alkandora zuria jantzita. Enkarguak egitera joango denari begira, “bainuko falta da”, esan du entrenatzera joatekoa denak. Bide batez, kamiseta lisatu berri bat hartu du arropa-dorre txukun batetik. Lisatzen jarraituko duenari begiratu dio, eskerrak emateko. Txirrina entzun da. Isiltasuna areagotu. Egun normal bateko denbora geratu egin da. Arropa lisatzen ari zenak lisatzeari utzi dio. Kaleratzeko zirenek planak atzeratu dituzte: mandatuak egiteko gurpildun karroa eta entrenamenduko motxila hallean aparkatuta daude. Burdinaren beroa eskuetan daramanak eztula egin du. Sarrerako argia piztu da. Baina planak atzeratu dituztenek egun normal batean baino gehiago itxaron behar izan dute. Eta ondoren ere, minutu luze batean ez da aterik zabaldu. Gizon bat dago atearen bestaldean, trajez jantzita. Kaxa bat dakar eskuartean. Ez da egunerokoaren parte. Harridura sortu dio lisaburdina piztuta utzi duenari. Aparkatuta zeuden lau begiek sumatu dute harridura hori. Haiek ere zabaldu egin dira. Mutututako bi aho eta ezpain bi estutu egin dira. Lau sorbalda lepora igo. Astelehena da: ia denaren faltan daude. Eta hala ere, bitartean, gizonak geldi-geldi jarraitzen du atearen beste aldean. Bigarren txirrin-hotsa entzun da. Atea ireki eta isiltasuna hautsi beharrean dago. Momentua berezia dela ulertuta, hitzik gabe, kalera irteteko zirenak sukaldean sartu dira. –Arratsalde on! -eta segidan, arnasa hartzeko betarik gabe- Zuek ez nauzue ni ezagutzen, baina nik asko entzun izan dut zuei buruz. Harridura begirada zintzilik geratu zaio lisatzen ari zenari. –Bide batez, nire dolumina zuei azaltzera ere banator. Begiak lausotu zaizkie biei. –Zure senar zena lanetik ezagutzen nuen -isiltasuna bueltatu da elkarrizketara. Solaskidearen begietan du gizonak arreta. Segi dezakeela esaten diote-. Nire enpresa bere enpresaren hornitzaile zen; hau da, haiek gure bezero. Gizon jatorra. Hurbila tratuan. Gertatzen da, ba… batzuetan, zergatik jakin gabe…  Harremana lanetik haratago joan zela. Alegia, eskabidea egiteko deitzen zidanean, gu eta familiaz hitz egiteko ere tartetxoa hartzen genuen. Entrenatzera eta enkarguak egitera joatekoak zirenek hallean aparkatutako gurpildun karroan eta entrenatzeko motxilan sartuta egotea eskertuko lukete. Astelehen normal hau ez da horren ohikoa txirrina entzun dutenetik. –Asko hitz egiten zuen zuoi hiruroi buruz. Beti ondo. Goxotasun handiz. Miresmenez… Lisatzen ari zenaren eskuetako lurrunak euria ekarri dio begietara. –Ikaragarri maite zintuzten; hirurok. Hainbesteraino, zuok ezagutzeko eta agurtzeko beharra sentitu dudala. Horretaraxe etorri naiz. Hain maitagarriak zineten zure senarraren hitzetan… Ezin izan du jarduna luzatu. Eskuin eskua luzatu dio denboratxo batean lisatzen jarraitu ahal izango ez duenari. Leonidas: bonboiak jarri dizkio eskuartean. Ezker eskuarekin ezker masaila laztandu dio. Malkoak lisatu dizkio. Etxeko atea itxi da. Bestaldeko gizonak txirrinari beharrean atariko argia pizteko etengailuari eman dio. Ezohiko astelehen honetan ataritik irtengo den azken pertsona da. Danba! Irten da. Mandatuek itxoin ahalko dute. Entrenamendu bat galtzeagatik ez da ezer gertatuko. Bihotzeko zimurren ordua da.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT