Zumarragako Udaleko Berdintasun Sailakantolatuta, emakumeei zuzendutako brikolaje ikastaroa izango daZumarragan datozen asteetan. Ikastaro honen helburu nagusia,emakumeek eta gizonezkoak jokatu behar dituzten rolen gaineanpentsamoldeak aldatzea da. Baita bide batez, emakumeari autonomiahandiagoa ematea ere.
Ikastaroa asteazkenetan izango da,azaroaren 18an eta 25ean eta abenduaren 2an, 9an eta 16an, goizetan,10:00etatik 12:00etarako ordutegian.
Dagoeneko izena emateko epeairekita dago, hilaren 15era bitartean. Izena emateko nahikoa daZumarragako kultur etxera gerturatzea edo 943 723510 telefonozenbakira hots egitea.
Ez da hau Zumarragako BerdintasunSailak aurten antolatzen duen lehendabiziko ikastaroa. Martxoangizonezkoei zuzendutako sukaldaritza eta oinarrizko etxeko lanetantrebatzeko ikastaroa antolatu zuen. Baita gazteei zuzenduta, etxekolanetan trebatzeko beste tailer bat ere. Biak arrakasta handiarekin burutu ziren.