Pasa den urteko azaroan ekin zionbideari iragarkilaburrak.com webguneak, euskarazko hogei bathedabidek elkarlanean ehunduta. Urtebete geroago, edukia eta itxuraaldatu du webguneak, erabiltzaileentzat eta iragarleentzat hobekuntzanabarmenak eskainiz.
Iragarkilaburrak.com berria sarean dadagoeneko, erabiltzaile zein iragarleentzat aldaketa hobekuntza etanabarmenekin. Iaz abiarazi zuten ataria elkarlanean euskarazko hogeibat hedabidek, merkatuan zegoen hutsunea betetzekohelburuarekin.
Bilatzaile zehatz eta garatuagoak, kategoriaberriak, abisuak SMS bidez jasotzeko bidea, iragarkiak saresozialetan zuzenean argitaratzeko aukera, eta beste hainbat aldaketaditu webgune berrituak.
Orain arte bezala, iragarkiak sareanjartzea doan da norbanakoentzat.
Gainera, iragarkiakostiraletan paperean argitaratzeko aukera ere izango du iragarleak.Webgunearen aldaketei esker iragarleak erraz hautatu ahal izango dupapereko zein ediziotan argitaratu nahi duen iragarkia: hedabideguztietan, ala eskualde edo zonalde zehatz batean soilik,esaterako.
Gaur egun, Otamotz etaotamotz.eus, Uztarria, Txintxarri, Elgoibarren, Behe Bidasoako Hitza, ukberri.net,Oarsoaldeko Hitza, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, plaentxia.com,Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola KostakoHitza, Irutxuloko Hitza, Goerriko Hitza, Baleike, Geu Gasteiz, EtaKitto, larrabetzu.org, Berria eta Goiena dira proiektu honetan partehartzen duten egunkariak, agerkari digitalak etaaldizkariak.
Plazagunea SL enpresak garatu du webgune berria.