San Martin auzoko bizilagunek etaUrretxuko Udalak bi urdaiazpiko zozketatu zituzten San Martin egunez.929 eta 685 zenbakidunak suertatu ziren irabazle. 929 zenbakiarenjabea agertu da eta atzo goizean eman zitzaion urdaiazpikoa Urretxukokultur etxean. Natalia Artamendi urretxuarra izan da irabazleetakobat. Argazkian duzue protagonista urdaiazpikoa jasotzen San Martinauzoko Jose Mari Azkarate eta Luis Mari Perezen eskutik.
Halaber, Urretxuko kultur etxetikjakitera eman dutenez oraindik ez da agertu 685 zenbakiaren jabea.Azaldu dutenez, urdaiazpikoa jasotzeko epea azaroaren 23ko 21:00akarte luzatu dute. Inor agertuko ez balitz urdaiazpikoa ongizatekozerbitzu bati emango litzaioke.
Gogoratu, urdaiazpikoa lortzeko salduziren txartelekin ateratako dirua, aurten guztira 1336 euro,Nikaraguako Nagarote eskualdera bidaliko dela bertako emakume etahaurrak laguntzeko.