Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hiru (153. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/01/26
Otamotz
Badira hiru aste bezperako gurutzegrama egiten duela Bittorrek. Begirik itxiko ez duen ohera sartu aurretik jartzen da iraungitako egunkariarekin aurrez-aurre, zuri utziko lituzkeen koadrotxoak bezain bat alditan hozkatutako axota hatz dardaratien artean hertsirik. Poliki-poliki, ongi meditatuz osatzen ditu lerroak. Lerro bat eta erdi minutuko, edo hor inguruan ibiliko da. Saiatzen da buruari bira zentzugabe gehiegi ez ematen, eta lortzen du, baina gero ez bedi segundoko 0,025 lerro triste soilik osatzeaz harritu. Segundoak segundo, orduak ordu, beti geratzen zaizkio koadrotxo zuriren batzuk. Eta egonezinaren morroi bilakatzen da. Erraietaraino sartzen zaio axota hozkada bakarraz hausteko gogoa. Sabelean liztorrak sumatzen ditu tximeletak baino. Eskutik helduta gainezka egitear nabaritzen ditu malkoak eta sua, elkar deuseztatu gabe. Eguneko egunkaria hartzen du orduan, larri, asmatikoak bentolina bezalatsu. Azken aurreko orriari so egiten diote bere begi irtenek. Egiptoko jainkoa. Ra. Uff! Seigarrengoz berdina galdetzen diotenerako azertatuko du apika. Krudel. Anker. Ufff! Ez dago gaizki horrelakoei buruz ezer ez jakitea. Suari dariona. Kea. Ufffff! Hau erraza zen, bai, baina nola asmatuko du sekula kerik arnastu gabeak? Beren lekura itzultzen zaizkio begiak. Ez du zalantza ñimiñoena jasaten lipar batez ere, ez zaio duda bat gehiago kabitzen bere baitan. Eta hala, hiru aste daramatza azala koadrotxo zuriz ezkatatuta, bere anaia non dagoen esango dion egunkaririk topatu ezinda. Zalantzak ez bezala, itxi egiten zaizkio beren lekura bueltatu berri zaizkion begiak. Loak hartzen du orduan, egunkariei helduta emaztea besarkatu ordez. *** Badira hiru aste Aitor desorientatuta esnatzen dela Julioren etxeko ohean. Gorroto du desorientazioa, berriz azaldu behar baitio bere buruari zergatik eta zertarako eman dion 360 graduko bira bizitzari, bereari eta besteenari. Alabaina, desorientazioak ernai dirauela dirudi mintzo zaion begi pare bakoitzean. Ez dago kopetako galdera ikurra hatz erakusleaz seinalatzen ez dion ezpainik. Badirudi enplegu bulegoko ilara iraganari buruzko itaunketa zorrotzean baizik ezin daitekeela buka, inon amaitzen bada. Eta enegarrenez errepikatzen du Aitorrek hiriaren anonimotasuna probatzeko etorri dela Madrila, Goierri txiki geratu zaiola. Eta Goierri txikia dela eta Madril handia. Bazekien, ordea, Juliok ez ziola sinetsiko. Madril handia dela eta hori bai, baina anonimotasunarena bada ez. Juliok ondo gogoan zituen Donostiara inguratzen ziren egunak. Amaren eskutik Conchaz gozatzera hasieran; Igeldoko tiobiboaren erruz, amak maitasun osoz prestatutako tortilla ogitarteko hotza okada bakarraz botatzera ondoren; gau osoa irauten zuten errealaren partidak ikustera gero… Zer ongi bizi garen gure Minidonostian! Aitorren hitz magikoak izan ohi ziren haiek, hogei urtek ere higa ezin ditzaketen horietakoak. Horregatik esan zion Juliori anaiaren etxean zama gisa zekusala bere burua, unatu zela etxe hartako hirugarren haurra izateaz eta besteak ere halatsu egonen zirela, bai Bittor, bai Miren eta baita neskak ere. Hortaz, nork du errua, Goierriren txikitasunak ala apopiloaren muturrak? Bada ez batak eta ez besteak, suak du kulpa osoa. Gehiena. Sententziak sententzia, hiru aste daramatza Aitorrek supiztekoa sakatu gabe. Nola sakatuko du bada, ibaira bota bazuen, bai-baitzekien, egokiena gehiago ez piztea izanik ere, lehenago edo beranduago tentazioan eroriko zela. Suari ezin zaio manatu, nahi duenenean nahi duena egingo du beti. Eta gerta liteke norberaren nahiak eta suarenak bat ez etortzea. Gerta liteke eta gertatu da. Sua berez ez da txarra. Berez. Bestela da, ordea, zigarreta piztera ailegatzen bada. Eta zigarreta ere berez ez da txarra. Berez. Aldiz, dena da okertzen kea nikotinari alergia dionak arnasten duenean. Aitorrek bazeramatzan hilabete batzuk zigarroaren argitan. Horregatik bota du pizgailua errekara, bere anaiak nikotinari alergia diolako. Bittorrek alergia diolako eta berak adikzioa. *** Badira hiru aste ezpainak margotzeari utzi ziola Mirenek, dagoeneko ez baitauka erakargarri sentitzeko inolako premiarik. Sua bezain gorria omen da karmina, erakargarria, minbera. Surik gabe eta karminik gabe, baina minbera sentitu du goizeko lehen argi printza. Betiko nagi bera sortu dio ohea egin beharrak. Senarraren mesanotxe gainean utzi ditu goizero mihise artean lo topatzen dituen herenegungo eta bezperako egunkariak. Aspergarria da ohea egitea, eta zentzuzkoa. Nahiago zuen izarak atontzea absurdoa zenean. Aitorrentzat margotzen zituen ezpainak ohe egina Aitorrekin absurdo bihurtzeko. Ostean, nagiturik baino, gustuz sartzen zituen izarak koltxoipean, maite baitzituen osteko izarak. Horiek bai, eta ez goizeko mihise zuri bezain aspertuak. Zuriak eta aspertuak, gurutzegramako koadrotxo hutsak bezala.

Amaia Iturriotz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT